Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Fagor Ederbatt, Dakarreko historiako lehen kamioi hibridoaren bultzatzaile
Gaur hasiko den Dakar Rallya motorraren munduko proba-laborategi zorrotzena da, eta aurtengo edizioan aurrekaririk gabeko pausoa emango du mugikortasun jasangarriaren bidean. KH-7 ECOVERGY taldeak —Jordi Juvanteny eta José Luis Criado beteranoak eta Xavier Ribas ingeniaria buru dituela— historiako lehen kamioi hibridoarekin (hidrogenoa eta elektrikoa) hartuko du irteera.
Berrikuntza teknologiko horren muinean Fagor Ederbatt dago. Hidrogenoaren erabileran lehendik ere aitzindari zen MAN 6x6 kamioia berritu egin dute aurten; zehazki, hibridazio elektriko sistema bat gehitu diote, eta horretarako ezinbestekoak diren bateriak gure kooperatibak hornitu ditu.
Teknologia aurreratua muturreko baldintzetarako
Aurtengo edizioko berrikuntza nagusia kamioiaren efizientzian datza: hidrogenoa eta diesel berriztagarria erabiltzeaz gain, Fagor Ederbatten bateriek elikatutako motor elektrikoaren bultzada ere izango du. Sistema honek aukera ematen du:
-
Energia berreskuratzeko: balaztatzean eta dunetako jaitsieretan sortzen den energia aprobetxatzen da.
-
Indarra gordetzeko: jasotako energia hori Fagor Ederbatten bateria-packetan metatzen da, ondoren, potentzia handia behar den uneetan motor nagusiari laguntzeko.
-
Isuririk gabe gidatzeko: sistemari esker, tarte laburretan %100 elektrikoan gidatu daiteke (zero isurpeneko moduan); aurrerapauso itzela probaren deskarbonizazioan.
Elkarlan honek agerian uzten du Fagor Ederbatt erreferente bihurtu dela ibilgailu industrial eta astunen elektrifikazio prozesuan.