Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Agur, Jose Antonio Ajuria
Jose Antonio Ajuria gaur hil da, abenduak 31, Arrasateko bere etxean. Ajuria, Esperientzia Kooperatiboari oso lotua egon da, eta bere etapa profesionala Fagor eta LagunAroren artean egin du batez ere.
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ekonomikoko ikasketak amaitu ondoren, Fagorren hasi zen lanean, lehenik Uldatan eta ondoren Fagor Taldeko bulego nagusietan, non Kontseilu Orokorreko idazkari tekniko kargua bete zuen. Gainera, Fagorreko idazkari nagusia ere izan zen 1992tik 2011ra. LagunArori dagokionez, urte askoan Kontseilu Errektoreko kide izan zen, eta 2002an erakundeko presidente izendau zuten. 2011ra arte jardun zuen karguan. Berak LagunAroko presidente gisa egindako agurrean azpimarratu zuen bere “ibilbide profesionaleko bi amodioak Fagor eta LagunAro izan zirela”.

Ajuria oso pertsona konprometitua izan zen balio kooperatiboekin, eta ardura karguak izan zituen erakunde guztietan haiek bultzatzen saiatu zen. Aise menderatzen zituen gure erakundeen arauak, haien zentzua ondo ulertzen zuen eta gure kooperatiben egunerokotasunarekin zerikusia zuen guztiaren jakitun zen.
Fagor eta LagunAroz gain Gizabidea Fundazioaren buru ere izan zen 30 urtez. Gure aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kide ere izan zen.
Hileta-elizkizuna 19:00etan izango da, Arrasateko San Juan Bataiatzailea parrokian, eta arratsaldean izango da.
Lerro hauetatik bihoazkie dolumin eta besarkada zintzoa bere familiari, eta batez ere, Lucia bere emazteari zein Jon eta Ander bere semeei. Gugan bego, Jose Antonio Ajuria!