Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
MONDRAGON Foroaren XIII. edizioa, TU Lankideren zenbaki berriko gai nagusia
TU Lankidek MONDRAGON Foroaren XIII. edizioari eskaini dio arreta berezia zenbaki berrian. Urteroko hitzordu honek kooperatibetako zuzendaritza taldeak eta kontseilu errektoreetako kideak —hau da, MONDRAGONeko ordezkari gorenak— elkartu zituen, gai estrategikoen inguruan hausnarketa partekatua egiteko. Aurten, 400 pertsona baino gehiago bildu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian, korporazioaren datozen lau urteetarako bide-orriaren ardatz estrategikoak aztertzeko.
Foroan jorratu ziren gaien inguruko xehetasun guztiak biltzen ditu aldizkariak, zenbait hitzaldiren bideoetarako estekekin batera.

Elkarrizketak eta erreportajeak
Azaleko gaiaz gain, eduki aberatsa dakar aldizkariak. Elkarrizketa nagusiaren atalean Klaudia Luquita, GSRko presidentea da protagonista. Honako hauek ere aurkituko ditugu: Mariu Artzamendi Onnera group-eko harreragilea Lanbidea atalean; Boris Kroczek LKS Next-eko bazkidea; Eider Saez abeslaria eta Fagor Arrasateko langilea; Iratxe Reparaz artista; eta Ainara Udaondo LANKIko zuzendaria, besteak beste.



Erreportajeen artean, LANKIren 25. urteurrena eta Lea Artibai eskualdeko ekosistemari buruzko erreportajeak nabarmentzen dira.

Beti bezala, kooperatibismoaren eta kooperazioaren inguruko gai ugari biltzen ditu aldizkariak.
> Ikusi paperezko bertsioa
> Euskarazko bertsioa
> Gaztelerazko bertsioa