Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Jesus Goienetxe hil da
Jesus Goienetxe Bilbao (Arrieta, Bizkaia) atzo hil zen Donostiako bere etxean, 80 urte zituela. Prestakuntza humanista jaso zuen (Psikologia ikasi zuen), eta bere ibilbide profesionala giza baliabideen arloari lotuta egon zen, baita pertsonen arloko gestio-sozialari ere. Fagor-en, Oronan eta MONDRAGON Korporazioan lan egin zuen, eta hainbat ardura-kargu izan zituen. LagunAro EPSVren (1995-2002) zein Mondragon Unibertsitatearen (2000-2007) presidente ere izan zen, esaterako. Gainera, lotura berezia izan zuen TU Lankide aldizkariarekin, bertako Erredakzio Kontseiluko kide izan baitzen.

Bere bizitza profesionalean balore kooperatiboekin konpromiso sakona izan zuen eta bere hurbileko tratua eta giza kalitateagatik nabarmendu zen. Entzuteko gaitasun handia zuen, eta pertsonekiko sentsibilitate zintzoa erakutsi zuen beti, bere lanaren eta erabakien erdigunean kokatuz. Enpatian, errespetuan eta elkarrizketan oinarritutako harreman-moduak arrasto iraunkorra utzi zuen berarekin ardurak eta proiektuak partekatu zituztenen artean.
Hileta elizkizuna bihar, astelehena, izango da, 18:00etan, Donostiako Aiete auzoko parrokian (Kristo Gurutzeaga Santua).
Lerro hauetatik doluminak eta besarkada zintzo bat helarazi nahi dizkiogu bere familiari, eta batez ere Ana bere emazteari zein Mikel, Iñaki eta Josu bere semeei. Gugan bego, Jesus Goienetxe!!