Irakurriena
- 1. Iñigo Albizuri: "Giza desberdinkeria murrizteko hazten jarraitzea da kooperatibismoaren etorkizuneko erronka handiena"
- 2. "Erregai fosiletatik energia berriztagarrietara egin beharreko trantsizio honek 2-3 hamarkada beharko ditu”
- 3. Europa erdian, bezero eta lehengaia nagusia bertatik bertara kudeatzeko aukera
- 4. "Energia" aztergai TU Lankideren azken zenbakian
- 5. MONDRAGONek bere azken soluzioak aurkeztu ditu Bienalean
- 6. “Gorputzari kaña emateko gogoz atera nintzen pandemiatik”
- 7. Danobatgroupek bere azken berrikuntzak aurkeztuko ditu BIEMHen
- 8. Adimen artifizialeko, doitasuneko, robotikako eta konpositeetako azken aurrerapenak aurkeztuko ditu Idekok
- 9. Ikerlanek bere pontentzial teknologikoa aurkeztuko du hitzaldien bidez eta espazio dinamikoan
- 10. 'Hazia' Arizmendiarrietaren gaineko musikalaren doinuak gozo datoz
Webgune berritua aurkeztu du Fagor Taldeak

Hilabeteetako lanketaren ostean, webgune berritua aurkeztu du Fagor Taldeak. Erronkak jarri dituzte erdigunean, besteren artean: Taldeko kooperatibei buruzkoak, albisteak, kooperatibagintzari loturikoak, atzera begirakoak, Fagorren lan egin gura lukeenarendako atala, komunikabideetara bideraturiko informazioa eta iraunkortasunaren inguruko atal bereziak aurki daitezke hartan.
“Fagor 2030 iraunkortasun estrategiaren bidez, erronka berriak ditugu finkaturik datozen urteetarako. Tartean, gardentasun erdigunean, protagonismo berezia diogu emana komunikazioari, egiten dugun hori jakinarazteak duen garrantziaz jakitun. Horretan laguntzera dator webgune berritua”, azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak.
Hain zuzen ere, webgunearen berritze fasean, erabiltzeko errazagoa izango litzatekeen euskarria sortzeko helburuz jardun dute kooperatiba taldeko kideek. “Gaurko testuinguruan, informazioa modu zuzenean, errazean eta bisualean eskaini behar zaio hartzaileari. Irizpide horiek oso aintzat izan dira hartuak prozesuan”, dio Iraunkortasun arduradunak. Hori horrela, irudiek protagonismo berezia dute diseinuan. Eta, era berean, testu labur eta zuzenen bidez eskaini da informazioa. Oro har, diseinu berriak barnebildurik du Fagor 2030 iraunkortasun estrategiaren harirako irudigintza.
Bost atal nagusi
Bost dira webguneak dituen atal nagusiak: Fagor Taldea, Kooperatibak, Dimentsioa, Iraunkortasuna eta Berriak. Eta, horiek, azpi-atal desberdinak dituzte. Horien artean dira Bulego Orokorrei, gobernantzari, printzipio kooperatiboei, historiari, komunikabideei… begirakoak. Ostera, fitxa bat du kooperatiba bakoitzak, hari buruzkoak barnebildurik dituena.
Webgune berrituan, Fagorreko kide izan gura duenaren interesekoa izan daitekeen atala ere eskaintzen du kooperatiba taldeak. Haren bidez, curriculuma bidaltzeko aukera izango da, kasurako.
Iraunkortasunak, protagonismo berezia
Fagor 2030 iraunkortasun estrategia ez da esangura barikoa Fagor Taldearentzat -2021eko Batzar Nagusian onartu zen-. Eta nabari da www.fagor.eus webgune berrituan. Bada, protagonismo berezia dute estrategiaren bost ardatz nagusiei loturikoek (lehiakortasuna eta berrikuntza, pertsonen zaintza, gobernantza, planetarekiko konpromisoa eta garapen komunitarioa), eta, oro har, iraunkortasunak berak. Azken horrek atal berezia eta propioa du webgunean. Hainbaten artean, Fagor 2030 estrategiari buruzkoak eta Fagor Taldearen iraunkortasun memoriak aurki daitezke hartan. “Datozen urteei begira, erdigunean dugu jarria iraunkortasunaren gaia. Ahalegin berezia egin dugu hari dagozkionak modu argian eskaintzeko. Esaterako, laster, iraunkortasun memoriaren laburpena izango da eskuragarri, era dinamikoan eta irakurterrazean aurkeztua”, argitu du Iraunkortasun arduradunak.