Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Ondoan taldeak "Utzi zure aztarna" aurkeztu du, talentua erakartzeko marka enplegatzaile berria
Egin bat taldearekin gonbidapenarekin, Ondoan kooperatibak bere marka enplegatzailea osatzen duten elementu nagusiak eta Taldeko enpresetan dauden enplegu aukerak jasotzen dituen espazio berria garatu du, Utzi zure aztarna izenekoa. Gune berri hori Ondoanek Employer Branding estrategia sortzeko bultzatutako prozesuaren barruan dago. Horren bidez, helburu argi batekin bat egiteko aukera eskaini nahi dio kooperatibak talentuari: "Mundu jasangarriagoa, eraginkorragoa eta arduratsuagoa lortzen laguntzea, benetan axola duten eta inpaktu positiboa sortzen duten proiektuen bidez, jarduera profesionalari esanahia emanez eta pertsonak euren lanaz harro sentiaraziz".
Ondoanen lan egiten duten pertsonen eguneroko uneak jasotzen dituen aurkezpen bideoarekin egiten dio espazioak harrera bisitariari. Hortik aurrera, Ondoan lan egiteko leku ona izatearen arrazoi nagusiak azaltzen dira, plantillaren aniztasuna islatzen duten Taldeko profesionalen benetako testigantzek babestuta.
Atal horretan argitaratzen dira, halaber, Ondoan Taldearen lan eskaintza guztiak, InfoJobsen, LinkedInen, MONDRAGON Peopleren enplegu kanalean eta beste atari espezializatu batzuetan bezala. Gainera, kooperatibako kide izateko interesa duen edonork webgunearen bidez bidali dezake curriculuma, eskaintza espezifiko bati erantzun beharrik gabe.
Taldea osatzen duten pertsonek gehien aintzatesten dituzten lau balioetan oinarritzen da Utzi zure aztarna izena edo leloa.