Irakurriena
- 1. Mondragon Unibertsitateak maiatzera arte eskainiko ditu ate irekien jardunaldiak
- 2. Cikautxok Hidrogeno ibilgailuetarako osagaiak eta zirkuituak garatzen ditu
- 3. “Iraunkortasunaren arrakasta lan taldean dago, eta zentzu honetan beste erronka handi bat talentuaren garapena da”
- 4. Ausolanek eta Basque Team-ek Aktiba zaitez kanpaina abiarazi dute, haurtzarotik jarduera fisikoa sustatzeko
- 5. Basque Culinary Centerrek 10 urte bete ditu, gastronomia sustatzen
- 6. MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak bat egin dute prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko
- 7. Juanjo Ansoategi hil da
- 8. LagunArok normaltasunaren itzulera iragarri du
- 9. Pertsonen berrikuntzaren hilabetea Garaian
- 10. Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua
Unescok “gizateriaren ondare” moduan aitortu ditu kooperatibak
Unescok (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) kooperatibak sartu berri ditu Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren Zerrendan, horrelako enpresetan antolatzen diren ideia eta interes komunen praktikarekin batera. Erabakia Kultura Ondare Immateriala Babesteko Gobernuarteko Batzordeak onartu zuen, joan den abenduan Addis Abeban (Etiopia) egindako saioan, eta bertako ebazpenak oraintsu idatzi eta argitaratu dira.
Unescok honela aitortzen du mugimendu kooperatiboak oro har munduari egindako ekarpen eraldatzailea
Kultura Ondare Immateriala Babesteko Konbentzioa nazioarteko tresna juridiko bat da, eta, 1992az geroztik, globalizazioaren eta etengabe bizitzen ari garen eraldaketa sozialen ondorioz ondareak izan ditzakeen mehatxuei erantzun nahi die.
Kultur ondare immaterialaren aitortzaren garrantzia ez datza berez adierazpen kulturalean, bizik eta ezagutzen transmisioaren balio sozialean eta ekonomikoan; estatu bateko talde sozial minotirarioei zein maioritarioei dagokie, eta garrantzi berdina dauka garapen bidean dauden herrialdeentzat zein herrialde garatuentzat
Lankidetzaren aitortza
Unescok honela aitortzen du mugimendu kooperatiboak oro har munduari egindako ekarpen eraldatzailea, eta kooperatibez ematen duen definizioaren arabera: “komunitateak eraikitzea ahalbidetzen dute, interes eta balio partekatuen bitartez, arazo sozialei irtenbide berritzaileak sortuz, enplegua sortuz eta pertsonei proiektuak eraikitzen lagunduz”.
Hemendik aurrera, mugimendu kooperatiboa munduko ondare komunaren parte da ofizialki, eta horrek esan nahi du munduko gobernuek eta agentziek gehiago babestu eta zaindu behar dituztela kooperatibak zein beraien jarraipena sustatzen duten erakundeak.