Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
ULMAk euskara lan hizkuntza izateko politika orokorrak aurkeztu ditu bere kooperatiba guztietan
2017ko udazkenean hasi eta 2018ko martxoan bukatu den prozesuan, batzorde hauetako kideek hartu dute parte: ULMAko kooperatibetako Euskara Batzordeak, ULMA Taldeko Motibazio taldea, ULMA Taldeko Euskara Batzordea eta ULMA Taldeko Kontseilu Orokorra.
Apirilean, ULMA Taldeko organoetan onartu dira politika orokorrak, eta maiatzean, ULMAko kooperatibetako Batzar Nagusietan aurkeztu dituzte ULMA Taldeko lehendakariak eta zuzendari nagusiak.
Horretaz gain, ULMAko Euskara Planen logotipo eta lema sortu dira. Bere esanahia hauxe da: “Haritza zuhaitz indartsua da, eta horrela nahi da euskararen presentzia ULMAn izatea: indartsua, sendoa, ondo errotuta. Haritzaren hostoak komikietan erabiltzen diren "bokadiloak" dira, eta bakoitzak negozio baten kolorea dauka. Horretaz gain, "ULMAn har ezazu hitza" esaten dugunean, parte hartzea sustatu eta eskatzen ari gara.”
Bukatzeko, 2018ko udazken aldera, ULMA Taldeko Euskara Planaren 2019-2021eko Plan Estrategikoa zehaztuko da, onartu berri diren politika orokor horiek ardatz hartuta.