Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Ulma Taldeak lau mila menu osasuntsu baino gehiago zerbitzatu ditu

Ulma Taldearekin kontzertatutako jatetxeetan egunero bazkaltzen duen bazkide eta langile kopurua handia dela ikusita, 2011ko azaroan, Ulma Fundazioak sustatutako ekimenaren bidez, menu osasungarriak bultzatu eta hedatzeko kanpaina jarri zen abian, elikadura eskaintza orekatua jasotzeko zegoen kezka geroz eta handiagoari erantzun ahal izateko. Menu osasungarrien kanpainaren xedea izan da Ulma Taldeko jatetxe kontzertatuen sarean eguneroko menuan plater osasungarriak zerbitzatzeko aukera sustatu eta hedatzea. Horrela, Ulma Taldeko bazkide eta langileek kanpainari atxikitako hamar jatetxeetan eguneroko menuan plater osasungarriak aukeratu ahal izan dituzte. Ulma Taldeko Marka, Komunikazio eta EES Zerbitzuak zuzendu du kanpaina, eta aipatu jatetxeei dagozkion euskarriak eskaini dizkie kanpaina behar bezala bideratzeko.
11 jatetxe, 11 menu osasungarri
Ulma Taldeko bazkide eta langileei plater osasungarriak eta orekatuak aukeratzen laguntzeko, joan den martxoaren 5ean “11 Jatetxe 11 Menu Osasungarri” sustapena jarri zen abian plater horien aukeraketa saritzeko, astero zozketa egin eta bi pertsonentzat jatetxe horietan menu osasungarri berezia jateko saria emanez. Guztira, sustapenak iraun dituen 11 asteetan 4.032 parte hartze izan dira; ekimen arrakastatsua hortaz, Ulmako kolektiboak elikadura orekatua jatearen garrantziaz duen kontzientziazio maila handiaren erakusgarri.
Une honetan inkestak burutzen ari dira ekimenean parte hartu duten guztien iritziak jasotzeko. Bi galdetegi mota prestatu dira. Horretaz gain, zozketetako irabazleek positiboki baloratu dute ekimena eta euren komentarioak irakur daitezke Ulma Fundazioaren webgunean.