MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Ikerketa zentro teknologikoa
Irtenbide profesionalak.
Makina erreminta
Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
MONDRAGONek bere azken soluzioak aurkeztu ditu Bienalean
Azokarako gogoa zegoen, berriz elkartzeko gogoa, hurbiltasunetik elkar eragiteko gogoa, kontaktu eta negozio berriak egiteko gogoa, elkar ukitzekoa, azken nobedadeak bertatik bertara ikustekoa, elkarrizketan aritzekoa eta tratu komertzialak ixtekoa.
Azokarako gogoa zegoen eta, batez ere, Bienalerako gogoa, euskal industriaren hitzordu garrantzitsuena baita BIEMH. Eta MONDRAGONek, bere hitzorduari leial, ez du hutsik egin, eta erakusketako metro askorekin eta maila oso altuko zerbitzu eta produktuen eskaintzarekin gerturatu da Bilbora.

Elgoibarko Ideko berrikuntza zentroko ordezkariak, euren stand-aren aurrean.
Askorentzat erreferentziazko elkargunea da Bienala, bezeroekin eta hornitzaileekin egoteko aukera eskaintzen duena.
Danobatgroup-ek Soraluce eta Danobat marken berrikuntzak ekarri ditu, Ikerlanek ekoizpen digitalizatuko plantaren adibidea besteak beste, Idekok bere soluzio berritzaileenak, Fagor Automationek bere gaitasuna, Ulma Embedded Solutions-ek bere ingeniaritza proiektu onenak eta LKS Nextek iClouden esparruan duen ezagutza guztia.
Zuzendaritza, marketin eta komunikazio taldeetako ordezkariak, zuzendariak, kudeatzaileak eta enpresa kooperatiboetako ordezkariak... Asko izan dira Bilbon elkartu direnak egunotan. Helburua berriz, merkatua hedatu.

Ikerlaneko lan-taldea, Bienalean.
Tulankidek MONDRAGONeko kooperatibetako ordezkari askorekin hitz egin du, 2022ko BIEMH azokari tenperatura hartu guran. Iragarpen guztiak betetzen badira, azken urteetako jendetsuena izango da.

Fagor Automationeko lan taldea.
Argazki guztiak honako bilduman. TULANKIDEBIEMH2022
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Ikerketa zentro teknologikoa
Irtenbide profesionalak.
Makina erreminta