Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
ULMA Handling Systems hizkuntza portaeretan eragiten
Forora gerturatu ziren 17 kooperatibek hizpide izan zuten hizkuntza portaeretan eragiteko ULMA Handling Systems garatzen ari den egitasmoa.
Euskara eragileak sortzea edo aktibatzea da euskararen normaltasun egoerara iristeko Korporazioko euskara organoek (Mahai Teknikoak eta Batzordeak) planteatutako estrategietako bat.
Leire Egaña, Oihane Etxebarria eta Oier Araiztegi ULMA Handling Systems kooperatibako kideek eta Naroa Olalde EMUNeko aholkulariak azaldu zuten hiztunen portaeretan eragiteko 2016tik martxan duten dinamika.
2016 hasieran, urteko Gestio Plana osatzen hastean, ordura arte egindako ibilbidea berrikusi beharra mahaigaineratu zen. Horretarako, EMUNeko Hizkuntza Portaeren Eragiteko Barne Proiektuan landutakoa baliagarri izan zitekeela pentsatuta proba pilotua abiatu zuten.
2016ko udaberrian Hizporal izeneko galdetegia pasatu zuten, hizkuntza portaeren inguruan ULMA Handling Systemseko lankideek duten iritzia ezagutzeko; 65 galdera guztira, hainbat eremu aztergai hartuta: balio erantsiaren pertzepzioa, aldaketarako konpromisoa, hizkuntza kontzientzia eta koherentzia, jarrerak, hizkuntza atxikimendua, motibazioa, mundu sinbolikoa, pertsonen balioak, etab… Gero, diagnostikoaren emaitzak oinarri, lankideen hizkuntza portaeretan eragiteko esku-hartzeari ekin zioten. Ordutik gaur egunera arte egindakoa ondoren pausoetan sinplifikatu daiteke:
- Norbanako mailan, norbanakoak duen kokapenaren arabera, hainbat helburu lantzen ari dira: urratzaileak elkartu, autozentratu eta trebatu, portaera eragozleak desaktibatu, pentsamendu mugatzaileak gainditu…
- Taldean izango denez gure hizkuntza portaera, talde mailan ere eragin nahian dabiltza sailetan eta kontseilutxoetan: gaia esplizitatu, helburu batzuk jarri…
- Erakunde mailan ULMA Taldeko politikan oinarrituta negozioko prozedurak lantzen, onartzen eta aplikatzen ari dira. Aurreko bi guneetan gauzatzen ari diren aldaketak legitimatzeko.
Leire, Oihane eta Oierrek azaldu bezala, arrakastarako gako nagusia saretzea eta kooperatibako organo nagusien (lehendakaria eta zuzendari nagusia) inplikazioa izan dira. Euskara Batzordeaz gain, urratzaileen taldea eta hizkuntza politikako lantaldea osatu dira eta bakoitza, bere arloan eta elkarlanean, hiztunon hizkuntza portaeretan eragiten dabiltza; finean, ULMA Handlingen euskarari espazio berriak ematen.
Praktika ezagutu ondoren, eragileak aktibatzeko orduan izaten diren kezkak eta erronkak partekatzeko aukera izan zuten Foroko partaideek.