Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
Udaltopek eremu sozioekonomikoa aztertuko du online formatoan
Eremu sozioekonomikoan jarrita zuen fokua aurtengo Udaltopek, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak. Eta nahiz eta bizi dugun egoera honek hasierako egitasmoa aldatu duen, topaketa bai egingo da, maiatzaren 14an, online formatoan. Aurretik izena emanda, jarraitzeko aukera izango da www.udaltop.eus webgunean.
Udaltop etxetik: ireki leiho bat lan munduari izenburupean, lan-mundua euskalduntzeko beharraz ariko dira modu filosofikoago batean.
Egitaraua
Goizeko 10:00etan hasiko da eta menuan, bi hitzaldi, mahai-inguru bat eta testigantza laburrak jaso dira. Jon Sarasuak zabalduko du jardunaldia; atxabaltarra eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko zer behar dugun galderari erantzun nahian apustu berri baterako arrazoibideez arituko da. Eta Agirre Lehendakaria Centerreko Leire Canciok ere, bere hausnarketa plazaratuko du.
Jarraian, atsedenalditxo bat izango da, eta bueltan, Pilar Kaltzadak gidatuko duen mahai-ingurua. Mahiaren bueltan, berriz, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politiketako zuzendaria, Leire Okarantza Fagor Koop. E.ko Gestio Sozialeko ordezkaria eta Kike Amonarriz Topaguneako presidentea elkartuko dira. Besteak beste, hiru gai hauek jorratuko dituzte: Jon Sarasuaren gogoeta; testuinguru ekonomiko berrian euskarak presentzia gehiago izateko gakoak; eta amaitzeko, jardunaldia etxeko leihotik jarraitzen ari diren ikus-entzuleek egindako galderak erantzungo dituzte -aukera ezberdinak zabalduko dira galderak egiteko: WhatsApp-a, twiterra eta posta elektronikoa-.