Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Txiletik Mondragon Unibertsitatera, Lehen Hezkuntza aztertzeko
Maiatzaren 2tik 19ra izango dira hemen, aztertzen zelan aldatu den curriculuma Lehen Hezkuntzaren irakaskuntzan. Horrekin batera, euren esperientziak ari dira partekatzen hemengo irakasleekin.
Euskal Herrira etorri zirenetik, Gasteizen hartu dute ostatu, baina eguna Eskoriatzan igarotzen dute, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Hiru emakume eta gizakume bat, Txileko bi unibertsitatetatik etorriak. Matilde Niño eta Sylvia Zamorano Arturo Prat Unibertsitatetik iritsi dira, Iquiquen. Ana Maria Mendoza eta Francis Flores Castillo, berriz, Playa Anchako Unibertsitatetik, Valparaison.
MU berritzailea
Mariam Bilbatua doktorearen gidaritzapean, lau irakasle txiletarrek hainbat bilera egin dituzte moduluetan dabilen jendearekin, beraien ustez, Mondragon Unibertsitatea berritzailea baita alor horretan eta parekotasunak baititu euren sistemarekin. Halaber, elkarrizketak egiten ari dira hemengo irakasle zein ikasleekin, eta hainbat grabazio egin dituzte, Txilera eramateko.
Maiatzaren 10ean bilera egin zuten Arrasaten Iosu Zabala MUko errektorearekin eta Edurne Galindez on line programako arduradunarekin. Maiatzaren 19an itzuliko dira Txilera.