Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Suteek eragindako kalteei aurre egiteko laguntza eske Nafarroatik
Basoak, zereal-lurrak, olibadiak, mahastiak… Nafarroan inoiz erregistratutako sute handienek 15.000 hektarea inguru kiskali dituzte ekainean. Zalantzarik gabe, hondamendia izan da Nafarroako nekazari askorentzat. Suhiltzaile, basozain, nekazari, abeltzain eta herritarren arteko auzolana erabakigarria izan da erabateko tragedia sahiesteko. Eta bertatik, orain ere, herritarren ordua dela sinetsita, diru-bilketa abiatu dute, uztailaren 15era arte, auzolanak etenik izan ez dezan.
Unearen larritasuna ulertuta, Errigorak 10.000 euro jarri ditu, eta euskal herritarrei haien ekarpena egiteko eskatzen diete, bereziki MONDRAGONeko kooperatibistei, nork bere ahalaren neurrira, lurra bestela kudeatuko duten proiektuak sustatzeko.
Lurrak ematen duena ahora eramateko aukera eskaintzen du ErriGorak, https://www.errigora.eus/ Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko lur emankorretako fruitu onak batu eta saldu, ahotik ahora euskara dantzan jarriz. Hori da ErriGora. Nafarroan, bereziki erdialde eta hegoaldean, euskara eta nekazaritza sustatzen diharduen egitasmoa.
Nola lagundu
Bere ekarpena egin nahi duen orok, oso erraz egin dezake. ErriGora elkartean aurkituko du informazio guztia, baita dirua nola kudeatuko den ere.