Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Seguru bidaiatzeko bost gomendio
Urte gogor baten ondoren, eta udaren atarian, argi dago berriro bidaiatzeko gogoa dugula. Hori oso nabaria da Eroski Bidaiak-en bulegoetan, asko baitira bertara hurbiltzen direnak, galdetzera eta bidaiaren bat kontratatzera.
Badator, zalantzarik gabe, urteko garairik onena: uda. Murrizketa larriek markatutako urte bat baino gehiago igaro ondoren, badirudi uda honetan urrats garrantzitsuak egingo ditugula normaltasun berri honetan, baina zuhurtziaz betiere.
Eroski Bidaiak-ek "Aske sentitu berriro" kanpaina jarri du martxan. Horren bidez, herritarrak, oro har, bidaiatzera animatu nahi dituzte, baina modu seguruan.
Marijo Alutiz, Arrasateko bulegoko zuzendariak, bidaia egin aurretik kontuan hartu behar ditugun bost kontuez hitz egin digu. Gainera, gehien eskatzen diren destinoak zeintzuk diren azaldu ditu.