Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Sareteknikak etorkizunari begira ospatu ditu bere 10 urteak
10 urte hauetan, Sareteknika egokitu egin da etengabe aldatzen ari den merkatuaren beharrei erantzuteko.
“Sektoreak aldaketa sakonak izan ditu, eta horrek etengabe berrasmatzera bultzatu gaitu”, azaldu du Roberto Corera zuzendari nagusiak.
Eraldaketa horrek berekin ekarri du prozesuak eguneratzea, gaitasun berriak eskuratzea eta negozio-ekimen berriak sustatzea, Iparinstal haien artean, merkatuaren eskariei erantzun arin eta eraginkorra emateko.
Hamarkada honetako beste mugarri bat Fersay erostea izan da. Fersay marka anitzeko ordezko piezen enpresa bat da, eta Sareteknikak proposamen integral eta berezituaren ideiarekin duen konpromisoa indartzen du. “Gure lehentasuna beti izan da zerbitzu berriak bilatzea eta gure bezeroei balio handiagoa ematea”, gehitu du Corerak. Balio handiagoa eskaintze horretan, Sareteknikak Adimen Artifiziala baliatuz abian dituen ekimen aitzindariak azpimarratu behar dira.

Urteurrena ospatzeko Otaloran egin zen ekitaldian, Fagor Comfort Solutions aurkeztu zen ofizialki, etxerako berokuntza, klimatizazio eta ur bero sanitarioko (UBS) etxetresna elektrikoak merkaturatzeko negozio-lerro berria. Fagor markaren lizentziapean, Sareteknikak bere gain hartzen du galdara eta gas-berogailuen, termoen, aire-aparatu egokituen, bero-ponpen eta aerotermia-sistemen negozioa, eta dibertsifikazioa bilatzen du etxeko merkatuan, produktu eta zerbitzuen eskaintza osoarekin.
Hamar urteko historia bizkarrean, Sareteknikak bere konpromisoa berresten du bezeroari zerbitzu bereizgarria eskaintzeko, hazten jarraitzeko eta merkatuaren erronkei aurre egiteko prest.
Zorionak eta urte askotarako, Sareteknika!