Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Reconomyko kideak izan dira MONDRAGONeko esperientzia ezagutzen
Reconomy Project taldeko Shane Hughes-en bisita izan dute gaur goizean Bagaran. Transition Network mugimenduko kide da Hughes. 2007an jarri zuten martxan mugimendua eta gaur egun 3.000 proiektu inguru dituzte mundu guztian zehar. Transition Network mugimenduaren barruan dago Reconomy project. Talde horrek ekonomia lantzen du; egiten dituzten proiektuak ekonomikoki bideragarri izatea eta komunitate horietan eragitea du helburu. Gaur egun 20 proiektu inguru dituzte esku artean. Proiektu horiek kooperatibaren zentzuarekin lotura estua dute. Izan ere komunitatea suspertzea edo indartzea da Transition Network mugimenduaren helburua. Hala, energia-zerbitzua eskaintzen duen enpresa, auzo okindegiak, barazki-dendak... jarri dituzte martxan.
Mugimendua ezagutzera eman
Shane Hughes hainbat hiritan izan da euren proiektua ezagutzera ematen. Bartzelonatik Arrasatera egin du, MONDRAGON Taldearen esperientzia bertatik bertara ezagutzeko. MONDRAGON Taldeak ospe handia duela azaldu du, batez ere justizia sozialaren arloan. Hala ere, MONDRAGONek baduela zer ikasi gaineratu du, bere ustetan azkeneko urteetan "industria arloari garrantzia handiagoa eman zaio arlo sozialari baino".