Irakurriena
- 1. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 2. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 3. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 4. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
- 5. Mende erdiko lerroa abestiaren bideoklipa estreinatu du Ikerlanek bere 50. urteurrena ospatzeko
- 6. EduRobotic Synthesis eta WinnBot taldeak izan dira FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazleak
- 7. MONDRAGON Healtheko komunikazio taldea Osartenen bildu da
- 8. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Amazoneko langileak trebatuko ditu
- 9. Iñigo Urkullu lehendakariak Lortek bisitatu du
- 10. Kide izango da Ondarroako arraun taldearen babesle nagusia hurrengo hiru denboraldietan
Pertsonen berrikuntzaren hilabetea Garaian
Gaur egungo ingurune ziurgabe eta aldakorra geratzeko etorri da, eta horrek erronka garrantzitsuak dakarzkie erakundeei eta, batez ere, pertsonei. Ezin dugu ahaztu garai hauetan hainbat erakundetan garatzen ari diren irtenbide zientifiko eta teknologiko guztien atzean pertsona batzuk daudela beren talentua aplikatzen, soluzioak aurkitzeko, eta erabiltzaileak edo onuradunak daudela.
Lan egiteko eta lankidetzan aritzeko moduak aldatu egin dira, eta bideratu beharreko premiak eta gabeziak ere aldatu egin dira. Zygmunt Bauman (2005) soziologo, filosofo eta saiakeragilearen hitzetan, gizarte likidoa etengabe aldatzen den errealitate batean mugitzen da. Halaber, enpresa likidoa proiektu baten arabera sortzen diren diziplina anitzeko taldeek osatzen dute, etengabeko prestakuntzarekin, eta aldaketak jasan beharko ditu laneko espazioan, profil polifazetikoak izanik eskala hierarkiko guztietan…
Denborak laburtzen ari dira, eta une hau pasako da, baina sortu diren aldaketek iraun egingo dute. Arreta jarri behar dugu behar bezala prestatzeko. Horregatik, orain, beti bezala, ezinbestekotzat jotzen dugu pertsonen kudeaketaren profesionalek eskaini diezaguketenari arreta jartzea.
Maiatzean, asteartero, pertsonen eta erakundeen talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo ditugu, hainbat ikuspegitatik.
WeBring-eko kide Amaia Munuerak parte hartuko du lehenik jardunaldian: “Nola erakarri talentua eta ez hil saiakeran. Deskubritu nola bultzatu zure employer brandinga“. Amaiak Employer Brandinga lantzen lagunduko digu, talentua erakartzeko dugun gaitasuna hobetzeko, errekrutatzearen kostuak murriztuz eta gure langileen konpromisoa areagotuz.
EQUILIAk, Judith Castillo bazkide fundatzailearen bitartez -alholkulari eta coach da eraldaketa kulturalari eta estrategia eta kulturaren arteko integrazioari buruz-, tresnak proposatzen dizkigu erakunde baten balioak (kultura) ukigarri izan daitezen, erakundeak eboluzionatzeko mapa bat osatuz, honen bitartez: “Nola gidatu balio partekatuek bultzatutako erakundeak?”.
KRUCE enpresatik, Alaitz Osa eta Romu Arteche fundatzaileek lider orok kontuan izan behar dituen “Lidergo transformazionalaren 5 ardatzak” planteatuko dizkigute: enpatizatzea, inspiratzea, eragitea, haztea eta eraldatzea.
Pertsonen Berrikuntzaren Hilabetea amaitzeko, Zuriñe Altubek “Adimen emozionala, talentua garatzeko giltzarria” tailerra emango du, egungo lan ingurunean talentua indartzeak duen garrantziaz hitz egiteko.
Jardunaldietan parte hartu ahal izateko, online eman beharko da izena formulario honetan:
Egitaraua:
AMAIA MUNUERA (WEBRING): Nola erakarri talentua eta ez hil saiakeran. Deskubritu nola bultzatu zure employer brandinga. (+info)
- Maiatzak 4 (09:00 – 11:00)
JUDITH CASTILLO (EQUILIA): Nola gidatu balio partekatuek bultzatutako erakundeak? (+info)
- Maiatzak 11 (09:00 – 11:00)
ALAITZ OSA y ROMU ARTECHE (KRUCE): Lidergo transformazionalaren 5 ardatzak (+info)
- Maiatzak 18 (09:00 – 11:00)
ZURIÑE ALTUBE: Adimen emozionala, talentua garatzeko giltzarria (+info)
- Maiatzak 25 (09:00 – 11:00)
Eskaintza, oro har, gizarte osoari zuzenduta dago, eta, bereziki, taldean lan egiten duten pertsonei: hainbat posizio eta eginkizunetatik Giza Baliabideetako profesionalei, erantzukizuneko karguak dituztenei eta jendaurrean edo hezkuntza sektorean lan egiten dutenei.