Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Otsailak 11: Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Eguna
Gaur egungo une historiko honetan, zientzia eta ikerketa funtsezkoak bilakatu dira Covid19-aren pandemiari irtenbidea emateko, eta, horregatik, premiazkoagoa da pertsona guztiak, bidean talenturik galdu gabe, neskei eta emakumeei gazteetatik arlo zientifikoa modu naturalean hurbiltzea, testigantzen eta hausnarketen bidez eta gizarte osoak arlo zientifiko eta teknologikoetan benetako garapen akademiko eta profesionala edukitzeko aukerak izatea.

Horretarako, hiru atal desberdinez osaturiko programa antolatu da. Hasteko, arlo zientifikoan profesionalki aritzen diren Gipuzkoako 2 emakumeekin elkarrizketa egingo da, zuzeneko konexioan, streaming bidez, bukaeran beraiei galderak luzatzeko aukerarekin.
Jarraian, otsailaren 1etik aurrera, instagramen zintzilatu diren argazki+lelo lehiaketaren irabazleen izenak ezagutzera emango dira. DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek, emakume zientzialarien belaunaldi berriak aukera-berdintasunean oinarritutako bide akademiko eta profesionaletara inspiratzeko sortutako argazki-eslogan lehiaketaren argazki guztiak hurrengo Instagram kontuan ikusgai egongo dira: https://www.instagram.com/neskaemakumezientzialaria/. Irabazlea, “LIKE” gehien dituen proposamena izango da.
Azkenik, Garaia Parke Teknologikoak zientzia eta teknologia arloko unibertsitateko ikasle zein profesionalak jasoko ditu antolatuko tertulian. Emakumeek zientzian duten egoera errealaren inguruan hitz egin, hausnartu eta eztabaidatzeko gunea. Espazio honetan, erakunde antolatzaileek (PTGaraia eta MGEP) sortutako ideia eta ikuspuntu desberdinekin infografia bat sortuko dute, etorkizunean lantzeko lagungarria izango zaielarik.
Informazio gehiago edo argazki-eslogan lehiaketan parte hartu nahi izan ezkero, idatzi hurrengo helbide honetara: nez.mgep@mondragon.edu