Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
Orklik Gruppo Giordano italiarraren % 45 eskuratu du
Orklik, merkatuan duen kokapena indartu du italiar konpainiaren kapitalaren % 45 bereganatuta. 2004an eratu zen ingeniaritza elektroniko bat da, eta gaur egun 160 laguneko lantaldea dauka, eta 2018an 20 milioi euro inguruko fakturazioa lortu zuen. Bere egoitza nagusia Italiako iparraldean dago (Varona), eta ekoizpen lantegi bat dauka Errumanian.
Win-win aliantza bat
Gruppo Giordanorekin, gipuzkoar kooperatiba, mundu mailan gas segurtasunaren liderra dena eta maila globalean erreferente bat ur berokuntzaren eta Home Confort sektorean, bete-betean sartu da elektronikaren negozioan.
Italiako enpresak kontrolerako sistema elektroniko berritzaileak diseinatu eta fabrikatzen ditu kalefakzio, aireztapen eta aire egokituko sistemetarako (HVAC), bizitegietako energia kudeatzeko eta OEM errekuntza kontrolatzeko sistemetarako, besteak beste.
Bi konpainien artean dauden sinergia ugariek lagundu egingo dute produktuaren soluzio berri eta berritzaileak garatzen, eta, horri esker, bezero eta merkatu berriak lortuko dituzte bi enpresentzat.
Orkli Gruppo Giordanoren kapitalean sartzearen ondorioz, bi enpresak neurri eta garrantzi handiagoko proiektuetara zabaldu ahal izango dira, soluzio integratu anbiziotsuak eskaintzeko: Gruppo Giordanok sistema elektronikoetan duen know how-a eskainiko du (Lambda control, IoT, Predictive Maintenance, etab.), eta, horrekin, Orklik soluzio horiek aplikatzeko sektore nagusietan duen kokapena eta esperientzia osatuko du, esate baterako, ur berokuntzan eta kalefakzioan.
Orkliko zuzendari nagusi Patxi Lopez Urkiolaren hitzetan, “gure plan estrategikoaren bide orriari jarraitzen diogu, hor adierazi baikenuen proaktiboak izango ginela eragiketak eta aliantzak egiteko, gure negozioa etorkizunean garatzeko aukera berriak sortzeko. Gruppo Giordanoren % 45 erostea guztiz bat dator estrategia horrekin, gure proiektuari eta jarduerei balio erantsia, ezagutza eta aplikazio erreal eta aurreratuak ekarriko dizkielako”.
Gruppo Giordanoko fundatzaile eta zuzendari nagusi Bruno Giordanoren hitzetan: “beti uste izan dugu sinergiak sortzea erantzun egoki bat dela gero eta dinamikoagoa den merkatu globalerako. Orklik aukera ematen digu gure errekuntza teknikak perfekzionatzeko, egokitzapen automatikorako sistemak hobetzeko, etxeko kalefakzio sistemen igorpen kutsatzaileak murrizte aldera, baina, halaber, berrikuntzako inbertsioak nabarmen azeleratzeko aukera emango digu, horiek direlarik gure taldearen benetako motorra.
Harrotasunez esaten dut aliantza horni esker Gruppo Giordano nabarmen sartu ahal izango dela erreferentziazko merkatuetan eta, batez ere, oraindik presente ez geunden merkatuetan”.
Orkli globala
Azken urteetan Orklik garatu duen aliantza eta erosketa politikari esker (Italiako Valmex enpresaren % 40 erosi zuen 2015ean, aliantzak eta lankidetzan garatzen ditu Bayreuth eta Mondragon unibertsitateekin eta Fraunhofer institutuarekin), eta zentro teknologikoekin (Ikerlan, Tecnalia edo Centro Stirling) eta start ups-ekin (como Embeblue e Iddo) jarduteari esker, enpresaren eskaintza osatuagoa da, ia-ia integrala, eta horrek negoziorako aukera gehiago irekitzen ditu eta kooperatiba munduko eragile globalago moduan finkatzen du.
Oharra: (Jose Maria Rossi M&A Partner, Sebastian Capurro Boltendahl eta Christian Busca eta Erjena Agaraj abokautak) izan dira Orkli Taldearen finantza eta lege aholkulariak, eta Gruppo Giordanoren lege aholkulariak Belluzzo & Partners izan dira (Ignazio Stefano Barone Equity Partners eta Chiara Gandini abokatua)”.