Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Nazioarteko Jardunaldiak Erakundeen Gizarte Erantzukizunari buruz
Esparru horretan erreferenteak diren beste enpresa eta erakunde batzuek ere parte hartu zuten. Besteak beste azpimarratzekoak dira honako hauek: Fundación Adecco, Gasnatural Fenosa, Fundación Masfamilia eta Fundación Seeliger y Conde.
LKSko presidente Iñaki Ormaetxeak eta Masfamilia Fundazioko gerente Rafael Fuertesek honako ikuspegi hau aurkeztu zuten: bizitza profesionala, pertsonala eta familiarra bateratzeak eskaintzen dituen baliabideen bidez konpromisoa sortzea eta talentua kudeatzea. Rafael Fuertesek EFR eredua (familia eta lana bateratzea kudeatzeko eredua) EGEaren testuinguruan aurkeztu zuen. Iñaki Ormaetxek, berriz, LKSn azken lau urteetan familia eta lana bateratzeko eredua sortu, ezarri eta EFR-ren bidez ziurtatzeko esperientziaren berri eman zuen.