Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Nanoteknologiaren gaineko adituak batuko dira bihar Leartiker-en
Ekitaldia Lea Artibairen Berrikuntza Poloan egingo da, doakoa izango da eta 9:30ean hasi eta 12:00etan amaitzea aurreikusten da. Sektoreko profesionalez gain Lea Artibai Ikastetxeak eskaintzen duen “Diseño de producto en plástico” Masterreko ikasleek ere parte hartuko dute.
Hizlariak adierazitakoaren arabera: “Nanoteknologiaz ezagutu edota ulertzen dugunetik haratago, errealitatea kontzeptu honen atzean dagoena mende askotan zehar erabili izan dela da, batzuetan konturatu ere egin gabe. Teknologia horrek aukerak izan ditzakeen enpresa-ingurumen zuzenean izateak, mentalitateak eta aukerak zabaltzen lagundu dezakeen bidea egiteko lehen pausua da”.
Leartikerreko ikerlariek urte asko daramatzate material polimerikoen berrikuntzen inguruko hainbat proiektutan lanean. Ekitaldi honen bidez, nanoteknologiak kautxu eta plastikoarekin uztartzea aztertuko da. Informazio gehiagorako www.leartiker.com.