Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Munduko rankingean buru izaten jarraitzen du MONDRAGONek
2023ko World Cooperative Monitor sailkapeneko "kooperatiba industrialen" arloko lehen postuan dago. Txostenak munduko 300 kooperatiba eta mutua handienen sailkapena jasotzen du.
Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak (ACI) eta Kooperatiba eta Gizarte Enpresei buruzko Europako Ikerketa Institutuak (Euricse) Munduko Kooperatiba Monitorearen (WCM, ingelesezko sigletan) 2023. edizioa argitaratu berri dute. Txostenak munduko 300 kooperatiba eta mutua handienen sailkapena jasotzen du, eta MONDRAGON Korporazioa "munduko industria-kooperatiba handiena" dela adierazi du, bai kooperatiba guztiak batuta duen negozio-bolumenagatik, bai per capita barne-produktu gordinaren gaineko fakturazio-ratioagatik.
Edizio honetako informazioa 2021eko datuekin egin da. Datuok bildu dira, batez ere, urteko txostenetatik eta iraunkortasun-txostenetatik; ekonomiari buruzko datu-baseetatik; eta elkarte nazionalek, ikerketa-institutuek eta beste erakunde batzuek bildutakoetatik.
Mundu maila ranking orokorrari dagokionez, finantza-sektoreko bi talde frantziarrek betetzen dituzte podiumeko lehen 3 postuak: Groupe Crédit Agricole, lehenengo, eta Groupe BPCE, hirugarren; eta Rewe alemaniarra, txikizkako merkataritzaren sektorekoa, bigarren. Sailkapen orokor horretan – Top 300 –, kategoria guztiak barne hartzen dituena, MONDRAGON 45. postuan dago.
Dokumentua ikusi nahi baduzu, esteka honen bidez egin dezakezu: https://monitor.coop/sites/default/files/2024-01/wcm_2023_2.pdf
Dokumentua ikusi nahi baduzu, esteka honen bidez egin dezakezu: https://monitor.coop/sites/default/files/2024-01/wcm_2023_2.pdf