Mundukideko ordezkariak Mozambikeko Majune Distrituko Gobernuarekin bildu dira

Elkarlanean aritzeko proiektuen inguruko zehaztasunak ere partekatu dituzte.
Card image cap
Bisitan izan dira: Andoni Uribeetxeberria, Harreman GKEko ordezkaria; Mari Luz Tome boluntarioen ordezkaria; eta Beñat Arzadun Mundukideko kooperantea Majunen. Eta bertako administratzailea den Antonio Guidok hartu ditu.
2019/08/20

Mundukideko ordezkariak Mozambikeko Majune Distrituko Gobernuan izan dira uztailaren bukaeran eta bertako admiministratzailea den Antonio Guidok egin die harrera.

Bileran, Guidok eskerrak eman dizkio Mundukideri, bertako biztanleen bizi baldintzak hobetzen eta herriaren garapenean egin duen lanagatik eta Arzadunen lana azpimarratzeko eta zoriontzeko aprobetxatu du.

Elkarlanean jarraitzeko asmoa azaldu dute eta etorkizunera begira herria hobetzeko dituzten proiektuez hitz egin dute.

Mundukideko ordezkariek, berriz, eskerrak eman diote Guidori bere harreragatik eta egun hauetan egin dituzten bisiten berri eman diote. Horretaz gain, Mundukidek Majunerako aurreikusita dituen proiektuekin jarraitzeko konpromezua azaldu dute.

Mundukideko ordezkariek Majuneko soroak eta baratzak bisitatu dituzte eta baita Mandimba ere.

Kooperazio kooperatiboa