Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Mundua ulertu eta aldatzeko helburua duen lau saioko zikloa
Zikloa “Mundua ulertu, aldatu ahal izateko” lelopean egingo da. Beñat Arzadun Olaizola Mundukideko kideak gidatuko ditu saioak, eta ekimenak datuetan oinarritutako analisi eta eztabaidarako espazioa eskainiko du, iritzi hutsez eraikitako diskurtsoetatik urrunduz.
Helburua da munduan bizi garen 8.000 milioi pertsonen bizimodua ezagutzea eta gure bizi-moduek desberdintasunarekin, pobreziarekin, osasunarekin eta ingurumen-inpaktuarekin duten lotura ulertzea.
Zikloak ideia nagusi bat du abiapuntu: mundu interkonektatu batean, leku batean gertatzen denak beste leku batzuetan eragina du, eta gure erabakiek ondorioak dituzte gure ingurunetik harago ere. Lotura horiek ulertzea da aldaketa sozialerako lehen urratsa.
Saioetan lau ardatz tematiko landuko dira: aberastasuna, osasuna, desberdintasuna eta pobrezia. Mundu mailako datuak aztertuko dira, nazioarteko erakunde eta ikerketa-zentroen informazioan oinarrituta, galderak planteatuz eta ikuspegi kolektiboa eraikiz.
Zikloa ikasle, irakasle, gizarte- eta hezkuntza-arloko profesional zein justizia soziala eta jasangarritasuna interesatzen zaion edonorentzat dago irekita. Formatuak datuen aurkezpena eta analisia eta eztabaida kolektiboa uztartuko ditu.
Informazio praktikoa
-
Jarduera: 4 saioko zikloa – Mundua ulertu, aldatu ahal izateko
-
Hizlaria: Beñat Arzadun Olaizola
-
Antolatzaileak: Mundukide eta Harreman GGKE
-
Laguntzailea: Arrasateko Udala
-
Datak: Otsailak 9 eta 23; martxoak 9 eta 23
-
Ordua: 18:30
-
Lekua: Garibai Aretoa, Kulturate (Arrasate)
-
Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin