Irakurriena
- 1. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 2. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 3. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 4. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 5. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 6. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
MondragonLingua, Irrien Lagunak eta Pausoka Elkarteak bat egin dute ikuskizun eta haur-jolasen jardunaldia antolatzeko

Enpatia lortzeko komunikazioa hobetzea xede izanik, MondragonLingua, Irrien Lagunak eta Pausoka Elkarteak elkarlanean aritu dira, behar bereziak dituzten neska-mutilen errealitatea ezagutzera emateko. Jaialdia Donostiako Koldo Mitxelenaren kanpoaldean izango da ostiralean (maiatzak 31). Bertan, antzerkia -Irriak Plazan ikuskizuna-, musika, dantza, umorea eta ingelesezko eta euskarazko tailerrak eta jokoak izango dira nagusi. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da.
Festaren xede nagusia behar bereziak dituzten neska-mutilen familien errealitatea eta Pausoka Elkarteak eremu horretan egiten duen lana ezagutzera ematea da.
Jardunaldian, komunikazioaren garrantzia balioan jarriko da, aurreiritziak ekiditeko, tabuak hausteko eta gizartearen elkartasuna eta enpatia lortzeko nahitaezko baliabide bat den aldetik. Horretarako, MondragonLinguak garatutako jolas-tresnak erabiliko dira -“Superkids. Sentitu eta hitz egin. Experience & Express”- aipatutako kontzeptuak erlazionatzeko eta ideia bat igortzeko, alegia, haur guztiak bereziak direla eta izugarrizko ahalmena dutela. Jarduerak euskaraz eta ingelesez egingo dira.
Pausoka elkarteari buruz
Behar bereziak dituzten Pausoka Elkartea 2012an sortu zen, familiei laguntzeko sarea eratu eta ahalegin guztiak egiteko errehabilitazio integraleko zentro bat irekitzea lortzeko, baliabide faltarengatik adinez txikiko inor ez dadin tratamendurik gabe geratu. Gaur egun, bi zentro kudeatzen dituzte, bata Hernanin eta bestea Urnietan, eta horietan terapia ezberdinak eramaten dituzte aurrera, diziplina anitzeko talde baten eskutik: fisioterapeutak, logopedak, terapeuta okupazionalak, pedagogoak eta psikologoak.
Tratamendu garestiak eta zehatzak dira, bizitza osoan zehar mantendu beharrekoak, eta familia gehienek ezin diete aurre egin. Horregatik, Pausoka Elkartearen erronketako bat finantzaketa-iturri desberdinak lortzea da, familiei gastu horiei aurre egiten laguntzeko. Elkarteak une honetan behar asko ditu: terapiak mantentzeaz gainera, zentroetako instalazioak hobetu, profesionalen prestakuntza eguneratu eta baliabide materialak berritu nahi ditu. Ildo horretatik, maiatzaren 31ko jardunaldiak ikusgaitasuna eman nahi dio arazoari, gizartea kontzientziatzeko eta hezkuntza-behar bereziekin seme-alabak dituzten familien bakartasunarekin amaitzeko.