MONDRAGONeko Osagaien Dibisioa aukeratu dute sei berrikuntza-kasu praktikoen artean

Card image cap
Iaz Donostian ospatu zen Global Innovation Day, Musikenen.
2021/10/19

Aquadat, Dbus, Zero Zabor Fundazioa, MONDRAGON Korporazioaren Osagaien Dibisioa, Satlantis eta Sidenor dira 2021eko Global Innovation Day-ko protagonista nagusiak eta bertatik bertara ezagutzera emateko aukera izango duten 6 berrikuntza-kasu praktikoak. Ekitaldia Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu du, eta azaroaren 3an, goizez, emango da streaming bidez, zuzenean Barakaldoko BEC! Zentrotik, Dani Álvarez kazetariak aurkeztuta.

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sei berrikuntza-kasu praktiko hautatu ditu, jasotako ehun proposamenetatik, Global Innovation Day egunaren hamargarren edizioan aurkezteko. Azaroaren 3an emango da zuzenean, Barakaldoko BEC! (Bilbao Exhibition Centre) zentrotik. Aquadat, Dbus, Zero Zabor Fundazioa, MONDRAGON Korporazioko Osagaien Dibisioa, Satlantis eta Sidenor erakundeek gidatutako proiektuak hautatu dituzte ekitaldian parte hartzeko. Iñigo Urkullu Rentería lehendakariak emango dio amaiera ekitaldiari eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXI. Astea inauguratuko du.

“Euskadiko berrikuntza abian dago” izango da Global Innovation Day egunaren hamargarren edizioaren leloa. Dani Álvarez kazetariak aurkeztuko du, eta Europa eta Euskadin eragina izango duten berrikuntza-joerak azalduko dira bertan, baita I+G eta berrikuntza sustatzeko une honetan Europan agertzen ari diren tresnak ere. Mahai-inguru batean aztertuko dituzte kontu horiek Bea Mahieu Technopolis erakundeko bazkideak, Iñaki Garmendia Ega Masterreko industria-zuzendariak, Pello Rodríguez Danobatgroup erakundeko zuzendari nagusiak, Iván Martén Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidenteak, eta Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kideek hartuko dute parte ekitaldian. Organo hori da Jaurlaritzaren aholkularitza-organoa gai horietan, Lehendakaria bere burua da eta honako hauek osatzen dute: Ogasun, Ekonomiaren Garapen, Ingurumen eta Jasangarritasun, Hezkuntza eta Unibertsitate, Osasun, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuek; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako batzordekideak; hiru ahaldun nagusiek; Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta EHUko errektoreek; BRTA, Neiker, DIPC (Donostia International Phisics Center) eta Ikerbasque erakundeetako zuzendariek; Jakiunde eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteek; eta Euskadiko lau enpresa eragiletako zuzendariek: Danobatgroup, Faes Farma, Global Dominion Access eta Arteche Taldea.

Coca Colaren uraren datuak

Innobasquek Aquadat proiektua hautatu du; izan ere, errentagarria izatea lortu du Coca Colak Galdakaon (Bizkaia) duen botilaratze-fabrikan ezarri eta hilabete geroago. Start upak sortu duen garapen teknologikoak botilaratze-fabrikak Coca Cola egiteko erabiltzen duen uraren kudeaketa hobetu du. Sentsoreen sistema batek asteko 7 egunetan eta eguneko 24 orduetan uraren hainbat parametro aztertzen ditu, besteak beste PHa, nitratoak edo uhertasuna, eta parametro horiek datu bihurtzen dira. Informazio horretan oinarrituta, enpresak errentagarritasuna, ingurumen-jasangarritasuna eta eragin soziala hobetu ditu; izan ere, fabrikako estandar handiak betetzen ez dituzten produktuak isurtzea ekidin du.  Une honetan, Aquadatek ia 800.000 m3 ur monitorizatzen ditu urtean, eta ekimena eskalatu nahi du.

Copreci, OrkliTajoErrekaEikaFagor ElectrónicaEmbega eta Centro Stirling enpresek ehun erabiltzailerekin probatutako teknologia garatu dute, zeinak datuak biltzen dituen erabiltzailearen esperientzia hobetzeko

Ikusten duten sukalde-gainekoak

Janaria prestatzeak autonomia eta askatasuna ematen die ikusteko desgaitasuna duten pertsonei. Hala ere, azkenaldian hain modan dauden sukalde minimalistetan kozinatzea zaila da. Behar hori kontuan hartuta, Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko enpresek, ONCE erakundearekin batera, hiru urte eman dituzte “Kitchen eye” sukalde-gainekoak sortu eta salgai jartzen. Sukalde-gaineko horrek aukera ematen du sukaldea mugikorraren edo Alexa eta antzeko ahots‑laguntzaileen bidez erabiltzeko. Copreci, OrkliTajoErrekaEikaFagor ElectrónicaEmbega eta Centro Stirling enpresek ehun erabiltzailerekin probatutako teknologia garatu dute, zeinak datuak biltzen dituen erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Gainera, patentea sortu dute.

Lurra espaziotik ikustea

Bizkaiko Satlantis ETEaren kasua ere hautatu da; ISIM 170 sortu baitu, Euroconsult nazioarteko ingeniaritza-aholkularitzaren hitzetan "merkatuko satelite txikientzako kamerarik onena". Abangoardiako garapen teknologiko horrek 100 kg-tik 15 kg-ra murriztu du kameraren pisua, kostu txikikoa da eta tamaina miniaturizatua du (60x50x30 cm). Kamera hori gai da espaziotik Lurrean dauden metro bat baino txikiagoko irudiak biltzeko, ingurumen‑parametroak neurtzeko. Satlantis kamera horretarako aplikazio gehiago garatzen ari da, Europako Espazio Agentziarekin, Japoniako Jaxarekin, NASArekin eta hainbat unibertsitaterekin (besteak beste, UPV/EHU edo Floridako Unibertsitatea) lankidetzan.} Orain, 10 unitate fabrikatzen ari dira, eta, ondorioz, euren prozesuak berritu behar dituzte. ISIM 170 kamerak nazioko eta nazioarteko sari ugari jaso ditu. Gaur egun, sei misio espazial aurreikusita ditu, besteak beste, urte honen amaieran NASAko Kennedy Espazio Zentrotik jaurtiketa bat egitea eta Elon Musk handikiaren SpaceX enpresarekin proiektu bat garatzea.

Ekonomia zirkularra siderometalurgiaren sektorean

Sidenorrek 2020an Basauriko (Bizkaia) lantegian ezarri duen ekimen bati esker, urtean ia 2.000 tona hondakin erregogor gutxiago botatzen dira zabortegira eta ia 4.000 tona karbono dioxido gutxiago isuri dira. Ekimen hori I+G unitatearekin, klusterrekin, aholkularitza-enpresa batekin, enpresekin eta unibertsitate-zentro batekin lankidetzan garatu du. Enpresak beste bizitza bat ematen die hondakin erregogorrei eta produktu berriak garatzeko erabiltzen ditu. Hondakin erregogorrek produktu berrien % 70 osatzen dute. Sidenorrek zenbatetsi du ekonomia zirkularraren jarduketa horrek urtean 250.000 euro aurrezteko aukera ematen diola.

Mugikortasun segurua pandemia betean

Donostiako garraio publikoaren okupazioa estatu-mailako batezbestekoa baino % 20 handiagoa da (Donostian % 80 eta estatuan % 63). Dbus-ek etorkizuna % 98ko fidagarritasunarekin iragartzea lortu du, eta pandemia betean egin du, hau da, herritarrek hiri-garraioan zuten konfiantza oso txikia zen unean. Big data, adimen artifiziala eta algoritmoak erabilita, Donostiako hiri-garraioa kudeatzen duen konpainiak denbora errealean lortzen du informazioa. Horrek aukera ematen dio gertatuko denari aurrea hartzeko eta autobusek zer okupazio-maila izango duten jakiteko, eta, hala, horren arabera jardun dezake eta herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobe ditzake. Dbus-ek 400.000 euroko inbertsioa egin du eta autobus-geralekuetan zenbat pertsona dauden zain jakiteko ikusmen artifizialeko sentsoreak instalatu ditu. Autobusen erabilerak aurreikusteko algoritmo bat sortu du eta autobuseko txartelak kreditu‑txartelen bidez ordaintzeko aukera ematen du, pertsonen arteko kontaktua saihestu ahal izateko. Ekintza berritzaile horiek guztiek mugikortasun adimentsuaren abangoardian jartzen dute Dbus, eta, beraz, Global Innovation Day-n aurkeztuko dute beren kasua.

Donostia, nola murriztu elikagaien xahuketa

Zero Zabor Fundazioak modu seguruan eta higienikoan biltzen ditu ikastetxeetako eta ospitaleetako cateringeko soberako elikagaiak, eta horiek hainbat udalerritako (Bizkaian Plentzia edo Gipuzkoan Hernani, besteak beste) bide publikoan jarri dituen vending-makinen bidez banatzen ditu. Horrez gain, prozesu osoa monitorizatzen duen tresna digital bat garatu du, makinetan zenbat elikagai dauden jakiteko, horien trazabilitatea errazteko, eta zein produktu kontsumitzen den gutxien eta zein gehien jakiteko. Egiten dituen inkestek adierazten dute erabiltzaileak gizarte-egoera ahuleko pertsonak zein ingurumenarekiko kontzientzia dutenak direla. "Rexcatering" ekimenak eragotzi egiten du elikagaien xahuketa eta hondakinak murrizten ditu: Espainian urtero 1.300 milioi kilo elikagai botatzen dira zaborretara kontsumitu gabe, hau da, batez bestean 31 kg pertsonako. Horregatik guztiagatik, Global Innovation Day-ren 6 berrikuntza-kasu praktikoetako bat da. 

Informazio gehiago edo erregistratu nahi izanez gero: https://www.innobasque.eus/microsite/global-innovation-day-2021/https://www.innobasque.eus/microsite/global-innovation-day-2021/

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Plastikoen transformazioa

Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa

Dekoraziorako osagai metalikoak

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Egosketa elektrikorako irtenbideak