Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
MONDRAGONek nazioartekotze eta berrikuntza estrategiarekin asmatu duela berretsi du
Talde kooperatiboak 2011ko ekitaldiko emaitzak aurkeztu ditu eta, egoera ekonomikoa nozituta ere, aurreko urteko salmenten maila berdintzea lortu du (13.969 milioi euro), enplegua ere mantendu duela esan daiteke (83.569 pertsona, % 0,1eko atzerakada txikiarekin aurreko urtearekiko), eta 125 milioi euroren emaitza bateratuak lortu ditu, aurreko ekitaldian baino gutxiago izanik ere, krisiaren urterik txarrena izan den 2009koak bikoiztuta.
Emaitza horien arrazoiak hauek dira batez ere: MONDRAGONeko negozioen eskaintzaren dibertsitatea eta nazioarteko merkatuetan gero eta presentzia handiagoa izatea; eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa, 2011n Industria Arloan egindako salmenten heren bat produktu eta zerbitzu berriak izan baitira, 5 urte lehenago ez zeudenak.
Nazioartekotzea eta berrikuntza
MONDRAGONen 2011ko garapenaren funtsezko alderdietako bat nazioarteko estrategia izan da, horri esker Taldea dagoeneko bost kontinenteetan ezarpen komertzialak eta produktiboak dituen erreferentea baita. Atzerriko merkatuetako presentziari dagokionez, ekitaldi honetan marka historikoa gainditu da Industria Arloko salmenta internazionalen esparruan, 3.973 milioi eurora iritsi baitira, 2010ean baino % 10,5 gehiago. Ondorioz, nazioarteko salmentek salmenta guztiekiko duten indizea % 67ra arte igo zen 2011n, 2010ean baino 4 puntu portzentual gehiago. Urte askoko ikuspegitik begiratuta, 2009tik 2011ra arte, salmentak % 25eko hazkunde nabarmena izan dute, eta 9 puntu portzentual inguruko igoera.
Halaber, MONDRAGONeko kanpoko langileak jada 15.000 pertsonatik gora dira. Gero eta nabariagoa da MONDRAGONeko industri jarduerek nazioarteko izaera dutela, eta Taldeak defendatzen duen tesia berretsi da, zeinaren arabera multilokalizazioa gure lurraldean kokatutako kooperatibetako lanpostuak defendatzeko estrategia egokia dela baieztatzen den. Atzerriko ezarpenen sareak hazkunde aipagarria izan du, 94 filialetaraino iritsi baita (aurreko urtean baino 17 gehiago), eta presentzia sendoa du Europan eta gorabidean dauden hainbat herrialdetan, horien artean Txina, Brasil, India eta Errusia. Ildo horretan, nabarmentzekoak dira FPK-k Brasil eta Alemanian dituen enpresa proiektu berriak, Cikautxok Txinan, Maierrek Indian eta Oronak Frantzia, Belgika eta Luxenburgon.
Inbertsioen atalari dagokionez, Industria Arloan 335 milioi euro inbertitu dira. Horrez gain, I+G+b-ra 165 milioi euro bideratu dira, Taldearentzat berrikuntzak duen garrantziaren erakusle. Korporazioak asmakuntzako 508 patente familia ditu, eta nazioarteko 39 proiektutan parte hartzen ari da, aeronautika, energia, IKT edo nanoteknologien sektoreetan, besteak beste. Arlo horretan, garrantzitsua da Mondragon Unibertsitatearen ekarpena azpimarratzea –2011n Gastronomia Zientzien fakultatea abiarazi zuen, Basque Culinary Center inauguratuz–, Korporazioaren zentro teknologikoen sarea, 14 zentrok osatzen dutena, eta kooperatiben ahalegin berritzailea. Aipamen merezia merezi du Orona IDeO proiektua. Europa mailan proiektu berritzailea da, eta bertan etorkizuneko irisgarritasun eta mugikortasun sistemak diseinatuko dira, eta erreferentziazko gune urbanistikoa izango da, zentro teknologikoen, unibertsitatearen eta enpresen arteko interakzioa erraztuko duena.
Negozio berrien sustapena
Negozio berrien sustapenari dagokionez, 2011n zehar aurrerapauso berriak egin dira jarduera berriak martxan jartzeko, horien artean Lotus Range Extender –ekomotorraren proposamena automoziorako–, edota MONDRAGON Health plataformari lotutako negozio berriak (Kiro Robotics, farmaziaren sektorerako eduki teknologiko handiko ekipamenduak garatuko dituena; edo SHS, ospitaleen hornidurako erosketak eta logistika garatzeko).
Banaketaren Arloan fakturazioa 8.040 milioi eurora iritsi da, 2010ean baino % 2,9 atzera eginda pixka bat. Ekitaldiaren ezaugarria berriro ere kontsumoaren atonia izan da, baina urrats garrantzitsuak egin dira banku zorra murrizteko, prozesuen eraginkortasuna hobetzeko, eta prezioan lehiakorra den eskaintza komertzialaren aldeko apustua mantentzeko, marjina txikiagoa duen arren, kalitatea errekonozitua baitu, marka propioa eta fabrikatzaileena uztartuz.
Finantzen Arloan, berriz, sektoreak eszenatoki zaila izan badu ere, MONDRAGONeko entitateek ongi gainditu zuten ekitaldia, beren negozioen eraginkortasuna hobetzeko neurrietan oinarrituta. Euskadiko Kutxak hornidura zuzkitzeko egindako ahalegin handiaren ondorioz amaierako Emaitza Garbia 19,4 milioi euro izan da. Negozioaren estrategiari buruz, Euskadiko Kutxak Lagun Aro, SA eta Lagun Aro Vida, SA konpainien kapitalaren % 100 erosi zuen, Bankaseguru estrategia berri eta integratuago bat hedatzeko helburuarekin.
Jose Maria Aldecoaren adierazpenak
Jose Maria Aldecoa MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakariak adierazi duenez, "2011ko ekitaldian, egoera gorabehera, nazioartekotzeari bultzada berria eta garrantzitsua eman diogu, merkatu berrietan sartu agra, berrikuntza sustatu dugu eta gure negozioetako batzuk birkokatu ditugu. Hori guztia aurreko urteko enplegu maila mantenduz, eta 2010eko emaitza operatiboen pare. Beraz, ekitaldiaren balorazio orokorra positiboa da”.
Halaber, Aldecoak azpimarratu du 2011n 2013-2016 aldirako MONDRAGONen Politika Sozio-enpresariala onartu izana oso garrantzitsua dela. “Datozen urteetan jarraitu beharreko bidea markatzen duen mugarria da, eta dagoeneko lanean ari gara, gure negozioak bost estrategiaren inguruan eraldatzeko: Dimentsionamendua, Nazioartekotzea, Berrikuntza, Elkarrekiko lankidetza eta Konpromiso eta Nortasun Kooperatiboa, gure gizartea garatzen laguntzen jarraitzeko, proiektu eta lanpostu berriak sortuz”.