Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Ingeniaritza eta arkitektura
Dekoraziorako osagai metalikoak
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Banaketa komertziala
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Termoplastikozko kofadun ontziak fabrikatzeko putz-egite makinak
Kooperazio kooperatiboa
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Irakurriena
- 1. 200 lan aukera aktibo baino gehiago MONDRAGON People atarian
- 2. “IdeiEnea laborategiak beste ingurune edo ekosistema batean jarriko gaitu”
- 3. Galdu da espiritu kooperatiboa? (V)
- 4. "Aliantza eta lankidetza garaia da"
- 5. Agur, Jose Antonio Mendikute
- 6. Dani Larrea, Emun kooperatibako sortzailea eta euskaltzalea hil da
MONDRAGON Ingurumen Foroak lehen bilera presentziala egingo du Garaian

Garaia Parke Teknologikoko (Arrasate, Gipuzkoa) Udalaitz Auditorioan izango da topaketa, 9:00etatik 12:30era. 2021eko otsailean sortu zen MONDRAGON Ingurumen Foroa Ekonomia Zirkularreko taldearen bilakaera natural gisa, pandemia betean, eta orain arte 17 edizio egin ditu online. Kooperatibei berehalako ingurumen arazoetan laguntzea du helburu, baina baita epe ertain eta luzeko erronketan ere. Hala, ingurumen izapideei, energia kontsumoaren murrizketari, ekodiseinu ziurtagiriei edo isurien konpentsazioari heltzeko gune estrategiko bihurtu da.
Gainera, foroa iraunkortasunean berritzeko motor gisa finkatu da, material berrietako proiektuak, ekodiseinuko estrategiak, zirkulartasun azterketak, klima aldaketaren ondorioak eta produktuaren pasaporte digitalaren garapena bultzatuz.
Ikuspegi estrategikoa eta praktikoa duen agenda
Jardunaldia Carolina Mejiaren (MONDRAGON Korporazioa) ongietorriarekin hasiko da, eta Ibon Antero (MONDRAGON Korporazioa) eta Ignacio Lasarekin (Ondoan) batera 2025eko lan ildoak eta lege nobedade nagusiak partekatuko ditu.
Ondoren, MONDRAGON Politika Klimatikoa eta 2030erako emisioen proiekzioa aurkeztuko dira, Ibon Anteroren eskutik. Saioari jarraipena emateko, Mikel Cepedak (Krean) klima aldaketak kooperatibentzat dituen arriskuei buruz hitz egingo du, eta Nagore Peñalbak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Zirkularreko zuzendariak, ekonomia zirkularreko lan ildoak aztertuko ditu.
Kafe etenaldiaren ondoren, Ander Elgorriagak, IHOBEko Ekoberrikuntza Proiektuen arduradunak, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda aurkeztuko du, trantsizio jasangarrirako erabilgarri dauden tresnei buruzko funtsezko ikuspegi bat emanez.
Topaketaren azken txanpa bi saio paralelotan antolatuko da, eta bertan ekosistemako hainbat kooperatiba eta eragilek jasangarritasun kasu praktikoak azalduko dituzte:
- Iraunkortasunaren estrategia eta gobernantza MONDRAGONeko kooperatibetan.
- Embegak eta Ausolanek baliabideak optimizatzeko eta arriskuak kudeatzeko esperientziak partekatuko dituzte.
- Mondragon Componentes, Eroski, Fagor Automation eta Urola enpresek soluzio berritzaileak aurkeztuko dituzte ekonomia zirkularrean, retail-ean eta packaging-ean.
- Mundukidek, Oiarsok eta MGEPek trantsizio berdea eta araudietara egokitzea jorratuko dute.
Hazten jarraitzen duen foroa
MONDRAGON Ingurumen Foroa kooperatiben artean ezagutza eta esperientziak partekatzeko erreferentziazko gune bihurtu da, jasangarritasunaren eta trantsizio ekologikoaren inguruko sinergiak sortuz. Eusko Jaurlaritzaren eta IHOBEren presentzia instituzionalak foroaren garrantzia indartzen du, MONDRAGONen ingurumen eta berrikuntza agendan funtsezko eragile gisa sendotzeko aurrerapausoa ematen baitu.
Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Ingeniaritza eta arkitektura
Dekoraziorako osagai metalikoak
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Banaketa komertziala
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Termoplastikozko kofadun ontziak fabrikatzeko putz-egite makinak
Kooperazio kooperatiboa
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea