Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
"Almen Belaxe" zerbitzua jarri du martxan Arizmendi Ikastolak
Almen gunera LH1 eta LH4 arteko ikasleak patinetez edo oinez joateko taldeak sortu ditu, Eskoriatzan eta Aretxabaletan. Hala, ohitura osasuntsuak sustatu eta haurren autonomian eragitea espero du.
Almen Belaxe ekimena abiatu du Arizmendi Ikastolak. Zerbitzu berri honekin, Eskoriatza eta Aretxabaletako LH1 eta LH4 arteko ikasleek Almen ikastetxera patinetez edo oinez joateko aukera izango dute.
Goizeko 8:30etan Basabeazpi edota Jose Arana guneetan elkartuko dira ikasleak, hezitzaile eta gurasoren batekin Almenera joateko. Dagoeneko herri bakoitzetik talde bana martxan dago, baina izen-ematea oraindik zabalik dago.
Ekimen honekin, haurren artean ohitura osasuntsuak sustatu eta mugikortasun jasangarri baten alde egin nahi du Arizmendi Ikastolak, baita ikasleen autonomian eragin ere: "Beraien autonomian eragin eta harremanak sendotzeko aukera ematen dietenaren konfiantza osoa dugu".