Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena

Ingeniaritza eta arkitektura

Dekoraziorako osagai metalikoak

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Banaketa komertziala

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Termoplastikozko kofadun ontziak fabrikatzeko putz-egite makinak

Kooperazio kooperatiboa

Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa

Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea

Ingurumen, kalitate eta berrikuntzako ordezkariak bildu ditu MONDRAGON Ingurumen Foroak

Ingurumen izapideei, energia kontsumoaren murrizketari, ekodiseinu ziurtagiriei edo isurien konpentsazioari heltzeko gune estrategiko bihurtu da espazio hau.
Card image cap
2025/09/17

MONDRAGON Ingurumen Foroaren 18. edizioa izan da Garaia Parke Teknologikoan, kooperatibei berehalako ingurumen arazoetan zein epe ertain eta luzeko erronketan laguntzeko helburuz. Azken hau, gainera, aurrez aurreko lehen topaketa izan da, orain arteko 17 edizioak online izan baitira. 

2021eko otsailean sortu zen MONDRAGON Ingurumen Foroa Ekonomia Zirkularreko taldearen bilakaera natural gisa, pandemia betean. Ordutik hona, ingurumen izapideei, energia kontsumoaren murrizketari, ekodiseinu ziurtagiriei edo isurien konpentsazioari heltzeko gune estrategiko bihurtu da.

Carolina Mejia: "Elkarlanerako gune bat da MONDRAGON Ingurumen Foroa, "denok iraunkortasunerantz joateko"

Jardunaldia Carolina Mejia MONDRAGONeko Berrikuntza Proiektuen Zuzendariaren ongietorriarekin hasi da. Bere hitzetan, elkarlanerako gune bat da MONDRAGON Ingurumen Foroa, "denok iraunkortasunerantz joateko": "Material berrietako proiektuak, ekodiseinuko estrategiak, zirkulartasun azterketak, klima aldaketaren ondorioak eta produktuaren pasaporte digitalaren garapenean laguntzen diegu kooperatibei".

3Q3A7174-Mejorado-NR.png

Ostean, Ibon Antero MONDRAGONeko Iraunkortasuna eta Eraldaketa Sozialeko arduradunak, Ignacio Lasa Ondoan kooperatibako proiektuen koordinatzaileak eta Mejiak berak 2025eko lan ildoak eta lege nobedade nagusiak partekatu dituzte, eta MONDRAGON Politika Klimatikoa eta 2030erako emisioen proiekzioarekin jarraitu du Anterok.

Klima aldaketak kooperatibentzat dituen arriskuak eta ekonomia zirkularreko lan ildoak ere izan dituzte hizpide, hurrenez hurren, Mikel Cepeda Kreaneko Klima Aldaketaren arduradunak eta Nagore Peñalba Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Zirkularreko zuzendariak. Arriskuen artean, ibaiak gainezka egitearen ondoriozko uholdeak, itsas mailaren igoera eta tenperaturen igoera aipatu ditu Cepedak.

3Q3A7242-Mejorado-NR.png

Kafe etenaldiaren ondoren, Ander Elgorriagak, IHOBEko Ekoberrikuntza Proiektuen arduradunak, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda aurkeztu du, eta trantsizio jasangarrirako erabilgarri dauden tresnei buruzko ikuspegia eman du.

Topaketaren azken txanpa bi saio paralelotan egin da. Bertan, hainbat kooperatiba eta eragilek jasangarritasun kasu praktikoak azaldu dituzte:

  • Iraunkortasunaren estrategia eta gobernantza MONDRAGONeko kooperatibetan.
  • Embegak eta Ausolanek baliabideak optimizatzeko eta arriskuak kudeatzeko esperientziak partekatu dituzte.
  • Mondragon Componentes, Eroski, Fagor Automation eta Urola enpresek soluzio berritzaileak aurkeztu dituzte ekonomia zirkularrean, retail-ean eta packaging-ean.
  • Mundukidek, Oiarsok eta MGEPek trantsizio berdea eta araudietara egokitzea jorratu dute.

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena

Ingeniaritza eta arkitektura

Dekoraziorako osagai metalikoak

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Banaketa komertziala

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Termoplastikozko kofadun ontziak fabrikatzeko putz-egite makinak

Kooperazio kooperatiboa

Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa

Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea