Irakurriena
- 1. Mondragon Unibertsitateak proiektu estrategiko berriekin ekin dio ikasturteari
- 2. Urriaren 19an egingo da Mundukideren Lasterketa Solidarioaren X. Edizioa
- 3. Gazteentzako programazio tailerrak Garaia Parke Teknologikoan, Algorithmics-en eskutik
- 4. MONDRAGON Ingurumen Foroa gaur, Garaian
- 5. Irailak 8, Kooperanteen Nazioarteko Eguna
- 6. Mikel Larrea, Konfekoopeko zuzendari nagusi berria
Erreka Ikerlaneko bazkide erabiltzailea izango da, lankidetza teknologikoa eta instituzionala bultzatzeko

Errekak formalizatu egin du Ikerlan zentro teknologikoko bazkide erabiltzailea izatea, MONDRAGON taldeko bi kooperatiben arteko lankidetza indartzen duen urrats estrategiko batean. Aliantza horren helburua da soluzio teknologikoen garapen bateratua bultzatzea, sistema elektroniko txertatuetan, zibersegurtasunean eta sistema mekanikoetan lehentasunezko ikuspegia izanik.
Errekako lehendakari Joana Ibarretxek eta Ikerlaneko lehendakari Adolfo Plazak sinatu zuten sozietate-kontratua, zentro teknologikoak Arrasaten dituen instalazioetan egindako ekitaldi batean. Hitzarmen honen bidez, Erreka Ikerlanen egitura kooperatiboaren parte izango da, eta parte-hartze aktibo horrek dakartzan onurak jasoko ditu.
Akordio instituzional honekin irekitzen den etapa berriak berrikuntza kolaboratiboaren aldeko apustu irmoa adierazten du, eta Errekako negozio-unitateen erronka teknologiko estrategikoei arrakastaz aurre egiteko hasitako dinamikak, garapen teknologiko aplikatua eta etorkizuneko ikuspegi partekatua sendotzen ditu
Aliantza estrategikoa etorkizun partekaturantz
Akordio horrekin, Errekak eta Ikerlanek lankidetza historikoa sendotu dute lotura kritikoetarako soluzioak garatzeko, batez ere sektore eolikoan, petrolio eta gasaren sektorean eta aeronautikan. Lankidetza horri esker, tratamendu termikoen bidezko materialen ikerketan eta hobekuntzan eta Erreka Digital Bolt irtenbidearen garapen elektronikoan aurrera egin ahal izan da.
Gaur egun, lankidetza teknologikoa aurrera doa funtsezko esparruetan, hala nola sistema txertatuetan eta zibersegurtasunean, sarbide automatikoen sarrerako eta kontroleko sistemen (connected access) eremuko eskaintzaren ibilbide-orri teknologikoari erantzuteko.
Adolfo Plaza Ikerlaneko lehendakariak Errekarekin duen lankidetza sendotzen jarraitzeak eta bazkide izateko apustuak erakundearentzat duen harrotasuna azpimarratu du.
“Urteak daramatzagu bazkide estrategiko gisa konfiantzazko harremana izaten, eta ziur gaude baterako urrats berri honek bi erakundeen gaitasunak indartzea, gure loturak sendotzea eta epe luzeko ikuspegia partekatzea ahalbidetuko digula, bi erakundeen lehiakortasunari ekarpen esanguratsua egiteko”, adierazi du.
Errekan, Joana Ibarretxek nabarmendu duenez, “urteak daramatzagu elkarrekin lanean, eta ilusio handia egiten digu gure harremana sendotu ahal izateak, bazkide erabiltzaile izanda, eta gure aliantza indartu ahal izateak, ikuspegi estrategiko, teknologiko eta instituzionaletik. Gure ustez, Mondragon Korporazioko bi erakunderen arteko elkarlanaren arrakastaren beste erakusgarri bat da hau, elkarrekin hazteko aukera emango diguna”.
Ikerlanen bazkide erabiltzaile gisa sartzearekin, Erreka MONDRAGON Taldeko zentro teknologikoan dauden hogei enpresa liderrekin bat egiten du, besteak beste, Abantail, ABC Comprsors, Ampo, Beeplanet Factory, Conatec, Copreci, Fagor Automation, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Electrónica, Fagor Industrial, Laulagun, LKS Next, Mondragon Sistemas de Información, Orkli, Orona, Osatu, Ulma Packaging o ZIV Automation
Ikerlani buruz
Ikerlan zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta industriari balio lehiakorra ematen. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo handitan hainbat domeinu teknologiko konbinatuz: teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna, eta teknologia mekatronikoak eta energiaren alorrekoak.
Gaur egun, 420 pertsonak osatzen dute taldea, eta Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon ditu egoitzak. MONDRAGON eta Basque Research and Technology Alliance-ko (BRTA) kooperatiba kide den aldetik, Ikerlan enpresa-eredu jasangarria, lehiakorra eta etengabe eraldatzen ari dena da.
Errekari buruz
Erreka gaur egun gure lurraldearen aktibo arin eta multilokalizatua da, dauden negozioen eraldaketa eta hazkundea bultzatzen duena, printzipio kooperatiboei jarraituz.
MONDRAGONeko parte izanik, Errekak 500 langile baino gehiago ditu gaur egun, eta azken ekitaldian 75 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa. Gainera, sei ezarpen produktibo ditu hiru kontinentetan, eta, gaur egun, salmenta guztien % 71,4 nazioartekoak dira.
Bere lau negozio lerroekin (Plastics, Smart Fastening, Medical eta Connected Access), Errekak bere zerbitzu eta produktuen eskaintza dibertsifikatu du, bere dibertsifikazio estrategia berrikuntza irekian oinarrituz. Gaur egun hazkunde inorganikoko proiektuetan murgilduta dago, aurrera begira enpresetan eta ekimenetan inbertitzeko helburuarekin.