Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
MONDRAGONek bat egiten du Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrararazteko Nazioarteko Egunarekin
Nazio Batuen Erakundeak 2000. urtean ezarri zuen gaurko eguna, azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egun, eta gure gizartearen egiturazko arazo nagusienetako bat dela jakitun, MONDRAGONek bere erabaki irmoa erakutsi nahi du egoerari aurre egiteko. Jazarpen mota desberdinen aurrean erabateko gaitzespena batetik, eta kultura aldaketa baterako formazioaren beharra, bestetik, azpimarratu nahi ditu.
Ildo horretan, Otaloran, sexu- eta sexuagatiko-jazarpenari buruzko formakuntza eman da aurten. Hain zuzen ere, konfidentzialtasunezko aholkularitza egiten dutenentzat jazarpena kudeatzeko prestakuntza (25 kooperatibatako 67 lagunen parte hartzearekin). Lan-esparruan gertatzen den jazarpena ulertzeko gakoak eman ziren, eta jazarpen horren adierazpenak aztertu: alor psikologikoan, sexualean eta generoagatikoan. Esparru teoriko zein praktikoan: nola gertatzen den sexu-jazarpena lan esparruan, jazarpen hori definitzeko zailtasunak, marko juridikoa, eta biktimengan zein lantokian bertan horrek duen inpaktua.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko ekinbide gehiago
Berdintasuna ardatz, gai desberdinen inguruko monografikoak eta formakuntzak antolatu dira Otaloran 2024an zehar.
- 4 monografiko: erantzunkizun-kidetasunaz (apirilean), formakuntzaz (ekainean), kulturaz (irailean) eta jazarpenaz (urrian). Monografiko bakoitzean 35-40 pertsona inguru biltzen dira.
- 3 formakuntza saio: 2 saio aurten, diagnostiko- eta berdintasun-plana egin duten kooperatibentzako; beste saio bat, ordainsarien auditoria eta ordainsarien erregistroari buruz.
Gainera, urtea amaitu aurretik, beste saio bat antolatuko da gai honetan 2025eko jarduera erabakitzeko kooperatibekin elkarlanean.