Irakurriena
- 1. Orbeak promozio berezia jarri du abian MONDRAGONentzat
- 2. MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
- 3. Eskuratu TERNUA %15eko deskontuarekin
- 4. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 5. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 6. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
Irisgarritasunari buruzko Europako Akta 2025ean sartuko da indarrean
Irisgarritasunari buruzko Europako Akta Europar Batasunaren zuzentarau bat da, eta baldintza komunak ezartzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat, adinekoentzat eta, oro har, herritar guztientzat funtsezkoak diren produktu eta zerbitzuen irisgarritasuna hobetzeko. 2025eko ekainaren 28tik aurrera nahitaez aplikatu beharreko arau bat; data horretan, produktu eta zerbitzu guztiek irisgarritasun-baldintzak bete behar dituzte.
Zuzentarau horren inplikazioak aztertzeko, joan den apirilaren 2an bilera bat egin zen MONDRAGONeko zentro korporatiboan, eta bertan parte hartu zuten ILUNIONeko Sergio Verdascok eta Pilar Soretek, Irisgarritasun Negozioko zuzendariak eta Irisgarritasun Negozioaren Garapeneko zuzendariak, hurrenez hurren.

Bertan izan ziren hainbat kooperatibatako ordezkariak (LKS Next, Krean, Diara Desing, MLAKoop, Gerodan, Mondragon Unibertsitatea, Fagor Healthcare, LagunAro, Eroski, Onnera Group, Bihar Home eta Erreka), zuzenean jakiteko nola eragiten dien arau horrek.
Era berean, zuzentarau hori aztertuko da gaur goizean Otaloran egingo den MONDRAGONeko Jasangarritasun Foroaren tailerretako batean.
Zer estaltzen du?
Pertsona guztiek eskuragarri izan behar dituzten produktuen eta zerbitzuen adibide batzuk:
- Kutxazain automatikoak, ordaintzeko terminalak eta saltzeko makinak
- Ordenagailuak, smartphoneak, liburu elektronikoen irakurgailuak
- Banku-zerbitzuak
- E-commerce eta enpresen webguneak
- App mugikorrak eta softwarea
- Garraio-zerbitzuak (informazioa, txartelak ematea...)
- Telebista digitala eta lotutako zerbitzuak