Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Emakume Master Cup txapelketarako arropa teknikoaren aurkezpena, Laboral Kutxan
Emakume Master Cup zirkuituan jokatzen duten pilotariek 2025ean erabiliko dituzten kirol jantzi berriak aurkeztu zituzten: Astore, #kiroltasunezbizi leloa duen marka izango dute jantziok.
Diseinu berriko kamisetaz harago, aurtengo berrikuntza nagusia galtzen diseinu berria izango da. Astore eta pilotariak elkarlanean aritu dira galtza berri horiek kirolarien beharretara ahalik eta gehien egokitu daitezen eta kantxan inoiz baino erosoago senti daitezen. Praka berri horiek oihal elastiko, arin eta transpiragarri batekin eginak dira, OEKO-TEX egiaztagaria dutenak.

Aurtengo arropa berrien aurkezpenerako, Laboral Kutxa, zirkuituaren babesle nagusiaren Arrasateko egoitza nagusia aukeratu zuten eta bertara hurbildu ziren Marije Etxaniz, Laboral Kutxako Komunikazio zuzendaria, Edu Uribesalgo Astoreren sortzailetako bat eta Emakume Master Cupeko elite mailan lehiatzen diren pilotariak.

Txapelketako ligaxka bukatuta, eskuz binakako txapelketako finalerdiak ate-joka daude dagoeneko. Emakume Master Cup-ek urtean zehar emakumezkoen pilota txapelketak antolatzen ditu espezialitate eta kategoria desberdinetan. Laboral Kutxa da babesle nagusia. Hemen duzue informazio gehiago: https://www.emakumemastercup.eus/informazioa
