Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroa emango du bigarrenez
Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroa abiatu du bigarrenez. Interesa dutenek urtarrilean hasi eta ekainean amaituko den titulu hori egiteko aukera izango dute. Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen ikastaroak Nafarroako Gobernuaren Industriako eta Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren laguntza du eta erdi-presentziala izango da. Egoitza presentziala Lekarozko Enpresa Campusean egongo da.
Ikus-entzunezkoen alorreko edukiak jorratuko dira, sektorearen egoera ezagutzeko eta egungo merkatuaren joerak identifikatzeko
Tituluan ikus-entzunezkoen alorreko edukiak jorratuko dira, sektorearen egoera ezagutzeko eta egungo merkatuaren joerak identifikatzeko; horrez gain, ekintzailetzako eta berrikuntzako estrategietan sakonduko da. Horrela, ikuspegi dibergente baina, aldi berean, integraletatik erantzun ahal izango diete sektoreak dakartzan erronkei.
Sektorea bultzatu
Prestakuntza-programa hori Nafarroako Gobernuaren Enpresa Politikako, Nazioarteko Proiekzioko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak bultzatu zuen, Nafarroako Garapen Ekonomikoko Departamentuaren estrategiaren, S4 delakoaren, ekintzen artean. Estrategia horrek ikus-entzunezkoen sektorea bultzatzen du, baita beste industria-sektore batzuk ere, eta, bigarren emanaldi honetan, NAPAR – Nafarroako Ekoizleen Elkartearen laguntza ere izango du.
Nafarroako ikus-entzunezkoen sektoreari ezagutza bereizgarria eta espezializatua emateko beharraren ondorioz sortu da titulua
Nafarroako ikus-entzunezkoen sektoreari ezagutza bereizgarria eta espezializatua emateko beharraren ondorioz sortu da titulua, eta helburu argia du: foru-erkidegoko ikus-entzunezkoetako enpresa-sarea sendotzea, negozio-eredu berrien bidez. Aspaldi honetan, ikus-entzunezkoen sektorea garrantzi eta proiekzio handia ari da hartzen foru-erkidegoan. Horren erakusgarri da Nafarroako Gobernuak arlo hori sustatzeko egindako apustua. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren Industriako eta Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren laguntza jasotzen du sektoreak. Hori dela eta, prestakuntza sustatzeko, matrikulen prezioaren % 55eko hobaria eman du berriro ikastaroaren bigarren edizio honetan.
Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko komunikazioaren arloko irakasleek ez ezik, ikus-entzunezkoen sektoreko hainbat profesionalek ere hartuko dute parte ikastaroan, hain zuzen ere gaur egun esku artean proiektu arrakastatsuak dituztenek, hala nola Garaxi Tabernak, Itziar García Zubirik eta Eva Patricia Fernándezek (Camilo José Cela unibertsitatea), baita Mondragon Unibertsitatearen ekintzailetza-sareak ere (Mondragon Team Academy). Haiekin guztiekin, ibilbide profesional arrakastatsua lortzeko estrategiak aztertuko dira, bai eta negozio-ereduak berritzeko nahiz ikus-entzunezkoen enpresen dimentsioa handitzeko gakoak ere.
Informazio gehiago: Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako Aditu Diploma – Profesionalentzako prestakuntza (mondragon.edu)