Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
Mondragon Unibertsitateak adinekoentzako bigarren prestakuntza lantegia antolatu du
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bigarren prestakuntza lantegia antolatu du adinekoentzat, bizitza osorako prestakuntza proiektu pilotuaren barruan. Lehenengoa aurtengo otsailean egin zen, Eskoriatzan, bertako Olazar Jubilatuen Elkartearekin batera, eta bigarrena Aretxabaletan egingo da, Basotxo Jubilatuen Elkartearekin batera.
Lantegia uztailaren 16an (asteazkena) eta uztailaren 18an (ostirala) gauzatuko da, 10:00etatik 12:00etara, Aretxabaletako campusean. Lehen saioan, unibertsitateak etengabeko ikaskuntzarako gune izateko dituen aukerak landuko dira; bigarrenean, berriz, sare sozialak jorratuko dira, Sare sozialak: mundua ehuntzeko eta ulertzeko baliabide digitalak izeneko saioarekin.
Adin mugarik gabe ikastea
60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako programa da; izan ere, adin mugarik gabeko eskubidea da ikaskuntza, eta ez etapen arabera banatutako prozesua. Programak aukera emango du, adinekoentzat ikaskuntza esperientziak sortzeko, ibilbide pertsonalizatuen bidez.
Ingurunerik hurbileneko adinekoei prestakuntza, kultura eta gizarte esperientzia bat eskainiko die, unibertsitatea etengabeko ikaskuntzarako, gizarte eraldaketarako eta belaunaldien arteko eta komunitatearekiko harremanak sustatzeko gunea dela ikus dezaten.
Erronka handiak
Adinekoentzako programa Mondragon Unibertsitatearen 2025-2028 aldirako Plan Estrategikoaren proposamen berrietako bat da. Planak bi erronka orokor zehaztu ditu: bizitza osoko ikaskuntzarako eta ikerkuntzarako fakultatea izatea, eta etorkizuneko testuinguruei aurre egingo dien erakundea izatea.
Bi erronkak elkarri lotuta daude. Lehenak ikasleen prestakuntza jarduerak eta tipologia zehaztuko ditu, baita ikerkuntza eta proiektu pedagogikoa ere. Bigarrenak, berriz, erakundea osatzen duten pertsonen profila, unibertsitatearen erakunde kultura eta lankidetzako lan eredua garatuko ditu.
Hori dela eta, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 60 urteko curriculuma diseinatu du, garapen akademikora eta profesionalizaziora bideratua. Graduko prestakuntza eskainiko du, bai eta aurretiazko bizi esperientziak eta ibilbide akademikoak ere.