Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
MONDRAGON The New Yorker aldizkari ospetsuan
Esperientzia Kooperatiboak interesa pizten jarraitzen du mundu zabalean eta nazioarteko hedabideetan. Oraingoan, The New Yorker astekariak jarri du fokoa eredu kooperatiboan, Nick Romeo kazetariak sinatzen duen erreportajea argiraratuz. Kooperatiben ezaugarri bereizgarriak jartzen ditu balioan erreportajeak, "esperientzia inspiratzailea da, negozioak egiteko modu justuagoa eta etorkizunera begira, kapitalismoaren alternatiba izan daitekeena" adierazten du kazetariak.
1925ean sortu zen, milioi bat aldizkari banatzen ditu zenbakiko, eta hedapen digital handia dauka, - twitter kontuak bederatzi milioi jarraitzaile ditu- eta nazioartean jarraitzaile ugari
The New Yorker-ek argitaratutako erreportajea aldizkariaren webgunean (www.newyorker.com) aurkitu daiteke edo eta beste lotura honetan: https://www.newyorker.com/business/currency/how-mondragon-became-the-worlds-largest-co-op
The New Yorker astekari prestigiotsua da, Ameriketako Estatu Batuetan argitaratzen dena; kritika, saiakera, ikerketa erreportajeak eta fikzioak lantzen dituena. 1925ean sortu zen, milioi bat aldizkari banatzen ditu zenbakiko, eta hedapen digital handia dauka, - twitter kontuak bederatzi milioi jarraitzaile ditu- eta nazioartean jarraitzaile ugari. Kazetaritzaren arloan aldizkariak ospe handia lortu du, lanak lantzeko duen ikuspegiagatik eta bertako kazetarien profesionaltasunagatik.
Era berean, The New Yorker aldizkariak bere lan-taldean egiaztatzailearen figura dauka, ez oso ohikoa medioetan. Profesional horren lana da ondo aztertzea aldizkariak argitaratuko dituen eduki guztiak, akatsak eta informazio faltsuak ekidin asmoz, kalitate eta fidagarritasunaren mesedetan.