MONDRAGON, Metro Bilbao, EITB Maratoia, Iñigo Pombo eta Har- Eman 2021eko Sari Solidarioak

Gizarteratzearen aldeko ahalegina aitortzen dute, eta mota guztietako organismoetan eta gizabanakoetan eredu izatea nahi dute.
Card image cap
2019ko ONCE Euskadiko Sari Solidarioen epaimahaia irailaren 15ean bildu da Bilboko Ilunion San Mames hotelean, eta honako hauek osatu dute (argazkian): Cristina Arias ONCEko Kontseilu Nagusiko kideak; Rafael Ledesma ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak; Juan Carlos Andueza ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak; Juan Ibarretxe Bilboko Gizarte Ekitzako zinegotziak; Alejandro Martinez Berriotxoa Eroski Fundazioaren zuzendari nagusiak eta Eroskiko Osasun eta Jasangarritasun zuzendariak; Aitor Bedialauneta, EDEKAko presidenteak; eta Estibaliz Ruiz de Azua, Radio Euskadi EITBko kazetariak.
2021/09/16

ONCE Euskadik  2021 Sari Solidarioak jakitera eman ditu, bere eragin-ingurunean lan solidarioa egiten duten pertsonak, entitateak, erakundeak edo hedabideak goraipatu eta saritzeko, herritar guztien gizarteratzea, normalizazioa eta autonomia pertsonala, irisgarritasun unibertsala, bizitza independentea, baldin eta bat badatoz ONCE Gizarte Taldearen Kultura Instituzionalaren funtsezko balioekin, Gizarte Ekonomiako Hirugarren Sektoreak eta haren helburu guztiek eredutzat hartzen duten filosofiarekin.

Enpresa, GKE edo Erakundearen Saria

“Har- Eman”. Har-Eman Arabako elkarteak, inklusioa sustatzen duenak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak laneratzearen eta gizarteratzearen alde lan egiten du, gizarte justuagoa eta askotarikoagoa eraikitzeko, eta gizabanakoak helburu bat izan daitezen, haien egoera bereziak kontuan hartu gabe.

Komunikazio lanaren Saria

“EITB Maratoia”.  EITBren Maratoia funtsezko bi jarduera ildotan oinarritzen da: alde batetik, hainbat gaixotasunen eta horien prebentzioaren inguruan sentsibilizatuz eta informazioa eskainiz, bai eta ikerketarako dirua bilduz ere. 2020an, pandemia-egoera zela-eta, EITB Maratoia Covid 19ri buruzkoa izan zen, eta diru-bilketa hura ikertzeko erabili zen, hainbat gizarte-eragile inplikatuz, "Ez negar egin, gu elkarrekin" izeneko gaiarekin kate-lankidetzan arituz.

Pertsona Fisikoaren Saria

Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano. Gizarte-politikekin zerikusia duten erakunde publikoetako karguetan ibilbide luzea izateagatik. Iñigo Pombo Eusko Jaurlaritzako Gizarte politiketako sailburuordea izan zen; Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusia; eta Bilboko Udaleko Gizarte politiketako zinegotzi koordinatzailea, 2019an erretiroa hartu zuen arte.

Ekonomia Sozialaren Enpresaren Saria

MONDRAGON Korporazioa. MONDRAGON Korporazioa liderra da gizarte-ekonomiaren eta ekonomia zirkularraren kontzeptuetan, eta prestakuntza, enplegua eta langile guztientzat irisgarriak diren teknologien alde egiten du, desgaitasuna duten pertsonak barne, iraunkortasunaren, irisgarritasun unibertsalaren eta gizarte-ekonomiaren garapenaren irizpideen arabera. Nabarmentzekoa da Domotika gizarteratzearen zerbitzura garatzen duela ere.

Administrazio Publikoaren Saria

Metro Bilbao. 2020an, Metro Bilbaok irisgarritasunaren arloan lan egin du makina saltzaileak itsuentzat egokitzeko, baita bidaia-txartelak ezeztatzeko ere. Era berean, Navilens sistemaren funtzionamendua instalatu eta aktibatu zuen, nasetan itsuen eta ikusmen gutxiko pertsonen orientaziorako, eta lineen berri eman zuen, hala nola itxaronaldien berri ere.

2019ko ONCE Euskadiko Sari Solidarioen epaimahaia irailaren 15ean bildu da Bilboko Ilunion San Mames hotelean, eta honako hauek osatu dute (argazkian): Cristina Arias ONCEko Kontseilu Nagusiko kideak; Rafael Ledesma ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak; Juan Carlos Andueza ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak; Juan Ibarretxe Bilboko Gizarte Ekitzako zinegotziak; Alejandro Martinez Berriotxoa Eroski Fundazioaren zuzendari nagusiak eta Eroskiko Osasun eta Jasangarritasun zuzendariak; Aitor Bedialauneta, EDEKAko presidenteak; eta Estibaliz Ruiz de Azua, Radio Euskadi EITBko kazetariak.

Sari Solidarioen sari banaketa ekitaldia urriaren 14an, arratsaldeko 19:00etan, egingo da Bilboko BBK aretoan.