Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Automozio osagaiak
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Automozio osagaiak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Kooperatibisten babes soziala
Nazioarteko enpresa taldea.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
MONDRAGON Korporazioko bederatzi erakundek jaso zuten atzo BIKAIN ziurtagiria

Iñigo Urkullu lehendakariak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituen atzo Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Orotara, 39 erakundek jaso dute ziurtagiria; horietatik 12k goi-mailako urrezko BIKAIN egiaztatu dute; 20k tartekoa den zilarrezkoa eta 7k oinarrizkoa. Kanpo-ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko 138 kidek burutu dituzte. Urkullu lehendakariak enpresei egindako lana aitortu zien eta aldi berean euskera sustatzeko berrikuntzak duen garrantzia azpimarratu zuen.
Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso duten erakundeen artean bederatzi MONDRAGON Korporazioko erakunde kideak dira. Cikautxok urrezko maila eskuratu du eta zilarrezko maila gainerako zortziak: Edertek, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan (Powertrain negozioa), Fagor Industrial, GSR (Segura eta Markina-Xemeingo egoitzak eta Usurbil eta Zegamako zentroak), Seguros Lagun Aro eta ULMA CyE (Oñatiko egoitzak).
300 pertsonatik gora elkartu ziren Donostiako Victoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 19:00etan hasi zen BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren banaketa ekitaldiaren 7. edizioan. Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batera, oholtzan Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Ana Belen Juaristi Confebask-eko presidenteordea izan ziren.
Zorionak guztioi!
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Automozio osagaiak
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Automozio osagaiak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Kooperatibisten babes soziala
Nazioarteko enpresa taldea.