Irakurriena
- 1. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 2. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 3. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 4. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
- 5. Mende erdiko lerroa abestiaren bideoklipa estreinatu du Ikerlanek bere 50. urteurrena ospatzeko
- 6. EduRobotic Synthesis eta WinnBot taldeak izan dira FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazleak
- 7. MONDRAGON Healtheko komunikazio taldea Osartenen bildu da
- 8. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Amazoneko langileak trebatuko ditu
- 9. Iñigo Urkullu lehendakariak Lortek bisitatu du
- 10. Kide izango da Ondarroako arraun taldearen babesle nagusia hurrengo hiru denboraldietan
MONDRAGON, Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroko “Marte, el espejo rojo” erakusketan
Otsailaren 18an, Perseverance robotean iritsi zen Martera MONDRAGON, NASAren Mars 2020 misioari ekiteko. Bidaia horretarako, Goimek kooperatibak −Danobatgroup barnekoa eta doitasun handiko mekanizatuekin diharduena− ibilgailuaren antena fabrikatzen lagundu zuen. Ibilgailu hori, planeta gorrian dabilen bitartean, planetaren iragan geologikoari buruzko datuak, azaleko soinuak eta baita bizi zantzuak ere biltzen ari da.
Handik astebetera, otsailaren 25ean, Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroak (Centre de Cultura Contemporània de Barcelona, CCCB) “Marte, el espejo rojo” (Marte, ispilu gorria) erakusketa inauguratu zuen, zeinak helburutzat daukan “Marterekin dugun lotura aztertzea, antzinarotik gaur egunera arte”. Erakusketa horrek bat egin du denboran planeta gorrira hiru misio espazialen iritsierarekin, eta “espezie gisa dugun nolakotasuna eta etorkizuna, eta bizi garen unibertsoaren azken izaera” aztertzen ditu.
“Mondragon ekimena”
Eta MONDRAGONek leku bat dauka erakusketa horretan. Ez Goimekek berriki Perseverance robotaren garapenean egindako ekarpenagatik, baizik eta Kim Stanley Robinson eleberrigile estatubatuarraren bidez, hots, zientzia-fikziozko generoaren erreferente bat, Marteri buruzko trilogia ospetsuaren egilea (Red Mars −Marte gorria−, Green Mars −Marte berdea− eta Blue Mars −Marte urdina−). Lan horren ondoren, Stanleyk liburu bat argitaratu zuen, 2312 izenburuarekin, non MONDRAGON ageri den traman, eredu kapitalistari aurre egiten dion lankidetza eta elkartasun eredu sozioekonomiko berri baten paradigma gisa. Autoreak hartutako lizentzia; izan ere, aitortu izan du gure Esperientziaren zalea dela eta bere obraren zerbitzura jartzen duela bere eguzki sistema imajinatuaren erronka batzuei erantzuteko.
Kim Stanley idazleak MONDRAGON elkarlanerako eta elkartasunerako eredu sozioekonomiko berri baten paradigma gisa aurkezten du "2312" liburuan.
Eta CCCBk erabaki du MONDRAGON planeta gorriari buruzko erakusketa horretan sartzea: bere paneletako batean Arrasateren aireko argazki bat jarri du, idazle amerikarraren eleberriaren pasarteari buruzko berariazko erreferentzia batekin. Laburbilduz, beste hurbilketa bat “inkunableen, eskulturen, marrazkien, komikien, filmen, eskuz idatzitako dokumentuen, bildumagileen piezen eta are martetar meteorito baten artean”, Marteren inguruko sorkuntza artistikoa, literarioa eta zientifikoa ezagutarazteko.
Kim Stanleyk, El Cultural aldizkariak 2013ko uztailean argitaratutako elkarrizketa batean, “Mondragon eredua” zela-eta hauxe adierazi zuen: “Mondragoni eta bere kooperatiba sistemari buruz hitz egiten entzun nuen lehen aldia Marteko nire liburuak idazten ari nintzela izan zen, hau da, 1980. urte amaiera eta 1990. urte hasiera aldera. Mondragon oso ezaguna da mundu osoko komunitate teoriko ezkertiarretan, kapitalismo estandarraren alternatiba baten adibide bizia baita. Ezaguna da zirkulu horietan, nola diren ezagun Indiako Kerala estatua, Italiako Bologna hiria, Jugoslaviako autokudeaketa esperimentua eta beste alternatiba saialdi batzuk”.