Irakurriena
- 1. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 2. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 3. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 4. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 5. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 6. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
MISEk eta AYUDA EN ACCIÓNek hitzarmena izenpetu dute landa inguruneko komunitateen garapena sustatzeko

MONDRAGONeko ingeniaritza eta zerbitzu enpresak, enpresaren zein hezkuntzaren arlokoak, ordezkatzen dituen MISE kooperatibak akordio bat sinatu du Ayuda en Acción fundazioarekin, landa inguruneko komunitateen garapena sustatzeko.
Lan metodologia prestatu ondoren, uztailean bidaia egingo da Kolonbiako iparraldeko landa eremuko bost komunitatea bisitatzeko eta horrela lehen eskutik ziurtatuko ahal izango da eremu horietako 1.500 pertsona inguruk osatzen duten biztanlegoak dituen behar nagusiak.
Smart Rural Communities proiektuak komunitate horien garapena lortu nahi du honako arloetan: energia, klima aldaketaren eragina, eskuragarri izatea ura, saneamendua eta konektibitatea, mikrofinantzak edo prestakuntza pertsonentzat –bereziki, gazteak eta emakumeak- eta erakunde eta enpresa sozialentzat.
Finantzazioa eskuratu ondorengo helburua da lehen pilotua 2018ko urte hasieran sustatu ahal izatea. Horrela, irtenbide osoa, iraunkorra eta eskalagarria ematea lortuko litzateke, landa eremuko komunitateetan bizi diren milaka pertsonei ahalbidetuko baitie bizitza osotasunean garatu ahal izatea euren jatorrizko lekuetan.
Akordioan hizketakide aritu da Mundukide Fundazioa, kooperatiben GKE, eta lehen fasean proiektuan LKS Ingeniería, Alecop, LKS eta MSI kooperatibek ere parte hartu dute.
MISE. MONDRAGONeko enpresa zein hezkuntza arloetako ingeniaritza eta zerbitzu enpresak ordezkatzen dituen kooperatiba da. Ordezkatutako kooperatibek Mondragon Esperientzia Kooperatiboa identifikatzen duten lau ardatz nagusien barruan garatzen dute euren jarduera: Parte hartzea, Berrikuntza, Elkartasuna, eta Erantzukizun Soziala. Ardatz horiek Printzipio Kooperatiboekin batera aplikatzen dira, besteak beste honako hauek: Antolamendu demokratikoa, Lanaren subiranotasuna, Elkarren arteko lankidetza, Eraldaketa soziala, Izaera unibertsala eta Hezkuntza.
Ayuda en Acción erakundeak 1981tik dihardu lanean helburu izanik pobrezia, gizarte-bazterketa eta desparekotasuna errotik kentzea eta bi milioitik gora haurrek eta euren senideek elikadura, osasuna eta heziketa hobea eta dagozkien eskubide guztiak iraunkorki beteta izatea. Egun Latinoamerika, Afrika eta Asiako 18 herrialdetan ari da; azken lau urteotan baita Espainian ere.