Irakurriena
- 1. Elkarte Eguna inork baino hobeto ospatzen du Ikerlanek
- 2. Lagun Aro EPSV-k Ezohiko Batzar Orokorra egingo du gaur
- 3. Fagor Automationek bulego eta teknologia zentro berriak inauguratu ditu Indian
- 4. Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate, Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusi berriak
- 5. Mondragon Unibertsitatea ekintzailetza sustatzen proiektu teknologikoak sarituz
- 6. Andoni Saez de Ibarra Ikerlaneko ikertzaileak saria jaso du
- 7. Insekt Label Biotech bioteknologikoan inbertsioa egin du MONDRAGONek
- 8. Elkartasunez beteriko doinu afrikarrek bete dute Monterron
- 9. Kooperatibagintzan ezagutza sendotzen
- 10. Fagor Elkarrekin tresna sortu du Fagor Taldeak, komunitatea indartzen segitzeko
Maiatzaren 28an streaming bidez jakingo dira EUSPOT lehiaketako irabazleak

Aurtengo edizioa oso berezia izan da: COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte. Guztira 51 spot aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan. Epai-mahaiak maiatzaren 28an (19:00etan) egingo ditu publiko irabazleen izenak streaming bidez antolatutako sari banaketa ekitaldian, euspot.eus webgunean.
51 spot, zailtasun handiko egoera izan arren
2020ko lehiaketa oso berezia izan da, konfinamenduak eta alarma egoerak pare-parean hartu gaituzte. Baina, egoera oso berezia izan arren, izugarria izan da jaso dugun lan kopuru handia. Guztira 51 lan aurkeztu dira, aurten ere Euskal Herriko leku askotakoak: Ibarra, Hernani, Durango, Tolosa, Getxo, Aretxabaleta, Eibar, Gasteiz, Irun, Eskoriatza, Berriozar, Azkoitia, Ordizia, Txantrea, Zizurkil, Bilbo, Gueñes, Bergara, Arrasate, Aramaio… Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan.
Hemen dituzue 2020ko spot guztiak ikusgai: https://euspot.eus/hemen-dituzue-51-spotak-ikusgai-eman-zure-botoa/
Sari banaketa maiatzaren 28an streaming bidez euspot.eus webgunean
Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan:
1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro
5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro