Irakurriena
- 1. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 2. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 3. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 4. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 5. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 6. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
Lea-Artibaiko Enpresa Bultzatzaileen lehen topaketa
Enpresa Traktoreen lehen Elkargunea pasa den irailaren 30ean ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean eta 12 enpresatako gerenteak gonbidatu zituzten. Ekitaldiaren hasieran 'Enpresen lehiakortasunerako garapenerako negozio eredu berriak' hitzaldia eskaini zen eta ondoren, parte hartzaileek euren esperientziak elkartrukatzeko aukera izan zuten. Hau izan zen enpresentzako aurreikusita dauden hainbat topaketen lehenengo bilera. Urtean bi aldiz elkartzeko proposamenarekin bukatu zen Enpresa Bultzatzaileen lehen topaketa.

Azaro Fundazioak enpresei zuzendutako zerbitzu berri bat jarri zuen martxan 2010ean, Elkarguneak: indarrak batuz izeneko programa, hain zuen ere.
Programa hau hurrengo lau helburuak lortzera bideratuta dago:
- Eskualdeko enpresen berrikuntza eta lehiakortasun mailetan eragitea.
- Eskualdeko enpresen errealitatea hobeto ezagutzea, eurentzako egokiak eta balio erantsi handidun zerbitzuak eskaini ahal izateko.
- Eskualdeko enpresen arteko ezagutza eta harremanak indartzea.
- Eskualdeko enpresen arteko lankidetza bultzatzea.
Helburu hauen lorpen eraginkorrari begira, eta programa honen baitan, bi Elkargune desberdin jarri dira martxan, enpresen tamainaren arabera, bat ETE-en (Enpresa Txiki eta Ertain) Elkargunea, eta bestea Traktore deritzen Enpresen Elkargunea. Urtean zehar aldiro antolatutako lan saio desberdinen bitartez, ezagutza sortu daitekeen esperientziak elkarbanatuko dira, eta interesgarriak izan daitezkeen gai ezberdinetan adituak diren pertsonak ere ekarriko dira.