Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Lea Artibai Ikastetxeak enplegu eta prestakuntza azoka antolatu du ekainaren 18rako
Ekainaren 18an, goizeko 10:00etan irekiko dira Lan Azokako ateak, Markinan. Aurretik, goizeko 9:00etan Lanbide Heziketako ikasleen diploma banaketa egingo da Esperantza eraikinean, Isabel Mendiguren Lea Artibai Ikastetxeko zuzendariaren eta Maite Bengoa Lanbide Heziketako zuzendariaren eskutik.
Lan Azokan enpresa bakoitzak stand bat izango du eta bertan kurrikulumak jasotzeaz gain, elkarrizketak ere egingo dira, enpresa bakoitzaren premien arabera.
Lan bila dabilen pertsonei zuzenduta
Lan Azokaren helburu nagusia langabetuak, lanean dihardutenak eta ikasleak enpresa eta erakundeekin harremanetan jartzea da. Lea Artibai Ikastetxeak bere inguruko enpresekin duen harreman estutik jaiotako ekimen irekia da; lan bila dabilen edozein pertsonarentzat zuzenduta.
Cikautxo, EIKA, Nemak, ALFA Idei, ALFA Mimtech, Berotz-Gorriko, FAGOR Arrasate, Fundación Novia Salcedo, Lanbide, Azaro Fundazioa eta Lea Artibaiko Garapen Agentzia bertaratuko direla ziurtatu dute.
18.000 ikasle baino gehiago prestatu dira azken hamar urteetan Lea Artibai Ikastetxean. Markinako ikastetxearen arrakastaren gakoetako bat enpresekin duen harremana da horregaitik bere hezkuntza eskaintza merkatuaren beharrizanetara egokitzen da eta bere ikasleek proiektu eta praktikak azken teknologietan oinarriturik burutzen dituzte etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko