"Kooperatibismoan murgiltzen", bazkide berrientzako formazio eskaintza berria

Otalora eta Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia elkarlanean ari dira bazkide berrientzako formazio kooperatibo eskaintza berria garatzen; zehazki, “kooperatibismoan murgiltzen” programa.
Card image cap
Iñigo Iñurrategi, MONDRAGONeko Heziketa Koooperatiboko arduraduna, eta Aitzol Loiola, LANKIko Formazio Kooperatiboko koordinatzailea.
2025/11/13

Formazioaren inguruan hitz egiteko Iñigo Iñurrategi, MONDRAGONeko Heziketa Kooperatiboko arduraduna eta Aitzol Loiola, LANKIko Formazio Kooperatiboko koordinatzailea batu ditugu. Bien hala bien esanetan, formazioak bazkidetza prozesuari ikuspegi integralagoa eman nahi dio. 

bazkideen konpromisoa eta erantzukizuna funtsezko aspektuak dira kooperatiba batean

Kooperatibetan formazio kooperatiboa sustatzen duzue.

Bai. Hezkuntza kooperatiboa modu sistematikoan garatzea garrantzitsua da. Kooperatibek pertsonen formazio tekniko eta profesionala sustatu behar duten moduan, balore eta pertsona kooperatiboak ere sustatzea ezinbestekoa da. Azken finean, bazkideen konpromisoa eta erantzukizuna funtsezko aspektuak dira kooperatiba batean.

Zein da egungo errealitatea?

Azken urteotan pausu garrantzitsuak eman dira, eta hainbat formazio programa modu sistematikoan ematen dituzte kooperatiba batzuek. Adibidez, bazkide berrientzako formazioak, organo sozialetako kideentzako formazioak, aditu ikastaroa… Formazio horiek guztiak inportanteak dira, eta kooperatiba guztietan eman beharko lirateke.

Hala ere programa berriak ari zarete sortzen. Hutsuneak ikusten dituzue?

Bai, formazio kooperatibo eskaintza zabaltzen ari gara; identifikatzen ditugun beharrei erantzuteko programa berriak sortzen. Adibidez, bazkide berrientzako eskaintza berri bat abiatuko dugu; “kooperatibismoan murgiltzen" deitu diogu.

Bazkide berrien formazio kooperatiboa nola lantzen da?

Kooperatiba guztiek dituzte harrera planak, eta hor kokatzen dugu formazio kooperatiboa ere. Otaloran bazkide berrientzat egun osoko saioa bat eskaintzen dugu, 8 ordukoa. Saio hori eskaintzen jarraituko dugu, kooperatibei zerbitzu bat ematen diolako eta partaideen balorazioak positiboak direlako. Orain, horretaz gain, formazio aukera berri bat eskaintzera goaz, osatuagoa, bazkidetza prozesu horretan akonpainamendu zabalagoa emango duena.

Hiru hilabetean zehar egingo den formazio kooperatiboa izango da, xiri-miri moduan edukiak lantzen. Online euskarri bat dauka (bideoak, ariketak…), eta bakoitza nahi duenean konektatu daiteke, nahieran. Horretaz gain, 3 saio presentzial motz ditu

Zein ezaugarri izango ditu murgiltzen programak?

Hiru hilabetean zehar egingo den formazio kooperatiboa izango da, xiri-miri moduan edukiak lantzen. Online euskarri bat dauka (bideoak, ariketak…), eta bakoitza nahi duenean konektatu daiteke, nahieran. Horretaz gain, 3 saio presentzial motz ditu, eta horietan zuzeneko testigantzak, esperientzia praktikoak… lantzen dira.

Zehazki, zeintzuk dira edukiak? 

Jorratuko diren edukiak hiru modulutan antolatuta daude: 1.- Kooperatiben ezaugarri espezifikoak eta gobernantza. 2.- Bazkideen rola eta LagunAro; 3.- MONDRAGON taldea eta interkooperazioa. Astero “dosi” txiki bat landuz, hiru hilabetean zehar kooperatiben ezaugarriak zeintzuk diren eta bazkide izatera pasatzeak zer suposatzen duen ezagutzen joango dira partaideak.

Formazio kooperatibo sakona dirudi

Bai, eta aldi berean ikastaro oso dinamikoa da. Bi urtetan proba pilotuak egin ditugu, eta parte hartzaileek erraz jarraitzen dutela adierazi digute.

Eta noiz nahi duzue abian jarri?

Gure nahia 2026ko urtarrilean praktikan abiatzea da. Kooperatibek abendura arte tartea izango dute eskaera egiteko,  eta, eskaerak badaude, urtarrila – apirila bitartean egingo dugu ikastaroa.

Bideoa ikusgai

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea