Irakurriena
- 1. Loramendik ‘Made in Euskadi’ saria jaso du Euskal Enpresaren Gauean
- 2. MONDRAGONen X. Finantza Foroak 140 lagun bildu ditu Garaia Parke Teknologikoan
- 3. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 4. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 5. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 6. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
LagunArok oporretan kontuan izan behar ditugun neurriak gogorarazten ditu
Uztailean publikatu duen azken Tantaka boletinean Covid-19arekin lotutako gomendioak jaso ditu.
Kooperatibetako langile gehienek abuztuan hartuko dituzte oporrak eta hori kontuan izanda, LagunAro, EPSVk hainbat gomendio jaso ditu oraintsu publikatu duen azken Tantakan:
- Covid-19aren inguruko sintomak izanez gero, beharrezkoa da Osasun agintarien gomendioak betetzea, ohiko Osasun Zentrora deituz.
- Osasun laguntza, urgentzietako arreta eta ospitaleratzea Osasun Sistema Publikoko urgentzia eta ospitale zerbitzuen bitartez bideratu beharko da.
- Oporretara joan edo gaua etxetik kanpo eman baino lehen baja medikoan bazaude, hau egin behar duzu:
- eskaeria egin behar duzu idatziz, adieraziz zure erantzukizunpean eskatzen dituzula oporak. (Zure kooperatibako pertsonen departamentura edo mediku zerbitzura jo).
- eraman zure patologiaren bat datorren bizimodua, ez dadila zure osasuna berreskuratzeko kaltegarria izan.
- Mesedez, zoazen lekura zoazela, mantendu segurtasun distantzia, erabili maskara eta garbitu eskuak sarri.
