Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
LABORAL kutxaren Ba1 kalifikazioa berretsi egin du Moody's’-ek
Kalifikazioak berresteak agerian utzi du, alde batetik, LABORAL Kutxaren aktiboen kalitatearen bilakaera 2013ko bigarren hiruhilekoan, sektorearen batez bestekoa baino askoz narriadura txikiagoa izan baitute; eta bestetik, Espainiako finantza-sistemaren inguru zailari egokitzeko gaitasuna.
Moody’s-ek LABORAL Kutxaren berankortasun-indizea azpimarratu du, 2013ko ekainaren bukaeran % 7,9koa baitzen, sektorearen batez besteko % 12koa baino askoz hobea. Laboral Kutxaren indizeak % 0,8 gora egin du 2013ko bigarren hiruhilekoan, eta sistemarenak batez beste % 1,1.
Era berean, bizitegitarako hipoteka-zorroaren narriaduraren aurkako erresistentzia azpimarratu du kalifikazio-agentziak. Laboral Kutxaren kreditu guztien bi heren hartzen ditu zorro horrek. Aztertutako epealdian, 2013ko bigarren hiruhilekoan, zorro horretako aktibo narriatuak % 2,1etik % 2,2ra igo dira (% 0,1eko hazkundea). Sektorean, epealdi berean, hazkundea batez beste % 1ekoa izan da, % 4,9raino.
Rating horiekin, LABORAL Kutxa nabarmendu egiten da Estatuko finantza-entitateen artean, batez ere bere tamaina kontuan izanda.