Laboral Kutxak irabazi bateratua %12,7 handitzea lortu du lehen seihilekoan, eta 51,8 milioira iritsi da

Entitateak 35,4 milioiko hornidura osagarria egin du, pandemiaren eragin kaltegarriei aurrea hartzeko; ondorioz, 100 milioi eurokoa da helburu horretarako metatutako hornidura.
Card image cap
Xabier Egibar, zuzendaria eta Txomin García, Laboral Kutxako presidentea.
2021/08/04

Perspektiba makroekonomikoak hobeak izan direnez, gorantz zuzendu dira aurreikuspenik berrienak. Halere, ingurune ekonomikoak erasanda jarraitzen du. Tasen kurbek maila ultrabaxuetan jarraitzen dute, eta finantza-erakundeek egiturazko aldagai horrekin bizitzen ikasi behar izan dute. Eurogunean bost urtean tasa negatiboetan ibili ondoren, balantzeak pandemiaren eraginetatik babesteko aparteko hornidurak egin behar izan direnez, are zailagoa izan da merkatuak eskatzen dituen errentagarritasun-mailak lortzea. Zorroztasun handiko egoera horretan, Laboral Kutxak 51,8 milioi euroko irabaziarekin amaitu du 2021eko lehen seihilekoa; 2020ko epe berekoa baino % 12,7 handiagoa izan da, beraz. Baliabide propioen gaineko errentagarritasunak % 5,05eko ROE bat islatzen du, eta adierazle nagusiek bilakaera positiboa izan dute: negozio-bolumena 45.054 milioira iritsi da (% 4,7 hazi ostean), berankortasuna % 3,03ra jaitsi da eta, bere kaudimen-mailari esker, bere merkatuko liderra izaten jarraitzen du entitateak, % 19,99ko CET1 ratioarekin.

Emaitza-kontua

Interesen marjina 122,5 milioi eurokoa da; hots, % 1,2 jaitsi da, euriborrak hipoteken zorroan izan duen bilakaeraren ondorioz. Bestalde, suspertze ekonomiko hasiberriak banku-zerbitzuen eskaera handitzea eragin du, eta, ondorioz, komisioek bilakaera positiboa izatea: % 12,5 hazi dira. Ordainbideen ekarpena % 10 inguru handitu da, eta bezero aurreztaileei emandako inbertsiozerbitzuak % 19. Hala ere, oinarrizko marjina % 2,8 hazi da, 180,7 milioi eurora iritsi arte; marjina gordina, berriz, 205,6 milioi eurokoa izan da, iazko lehen seihilekoan baino % 3,7 handiagoa. Diru-sarrerak sortzeko egungo zailtasuna dela eta, ezinbestekoa da kostuen egitura zorrotz zaintzea. Atal horretan, kudeaketa eraginkorra gauzatzen jarraitu du LABORAL Kutxak. Hala, urteko lehen sei hilabeteei dagozkien administraziogastuak eta amortizazioak % 0,8 jaitsi dira urtetik urtera, eta 117,4 milioi eurotan kokatu dira.

COVID-19rako aparteko hornidura 35,4 milioi euro handitzea erabaki du Laboral Kutxak, familientzat eta enpresentzat ezarritako arintze-neurriak amaitzen direnean gerta litekeena aurreikusiz.

Laboral Kutxaren kreditu-zorroak ez du narriadura-zantzurik. Balantzeko aktiboen kalitateak are behar txikiagoak ditu, eta, ekaina amaitzean, emaitzakontuaren alde 8,6 milioi euro azaleratu dira horniduren, saneamenduen eta narriaduren kapituluari esker. Dena den, zuhurtziarik handieneko ohiko irizpideekin bat, COVID-19rako aparteko hornidura 35,4 milioi euro handitzea erabaki du LABORAL Kutxak, familientzat eta enpresentzat ezarritako arintze-neurriak amaitzen direnean gerta litekeena aurreikusiz; beraz, 100 milioi eurokoa da metatutako hornidura. 2021eko lehen seihilekoko irabazi gordina 61,5 milioira iritsi da, eta, 9,7 milioiko zerga-karga egotzi ondoren, 2021eko lehen seihilekoko emaitza garbi bateratua % 12,7 hazi da, aurreko ekitaldiko aldi berarekin alderatuta. Horrenbestez, seihilekoko irabazia 51,8 milioi eurokoa izan da, kooperatibaren gizarte-ekintzako funtsetara zuzkidura egin aurretik.

Berankortasuna murriztu egin da

Laboral Kutxaren berankortasuna % 3,03raino jaitsi da urtarriletik ekainera bitartean, eta hori kopuru oso ona da sektorearen batezbestekoarekin alderatuta, maiatza ixtean % 4,48koa baitzen. Berankortasuna neurtzeko, zalantzazko maileguek emandako maileguen guztizko bolumenaren gainean duten ratioa hartzen da aintzat. Jardun egokia balioztatzeko hain garrantzitsua den atal honetan, zalantzazko kredituak organikoki % 9,41 murriztea lortu du erakundeak, 2020ko ekainetik.

Merkataritzaren atalean, enpresentzako kredituen saldoek hazten jarraitu dute, urtetik urtera % 12ko igoerara iritsi arte.

Lidergoa kaudimenean eta likidezia ona

Kaudimenaren alorrean liderra izaten jarraitzen du LABORAL Kutxak. Entitatearen guztizko kaudimen-ratioa bat dator kapitalaren CET1 ratioarekin —kategoria goreneko baliabideak soilik hartzen ditu horrek kontuan—. Bi neurriok % 19,99koak dira, lehen seihileko honetan sortutako emaitzak zenbatu gabe. Likideziari dagokionez, % 63,45ekoa da LTD (Loans to Deposits) ratioak neurtutako gordailuen gaineko kredituen ehunekoa. Era berean, LCR (Liquidity Coverage Ratio) adierazlea, entitateak epe laburreko konpromisoei erantzuteko duen gaitasuna neurtzen duena, % 373koa da, banku-negoziorako gutxieneko atalase moduan ezarrita dagoen % 100eko arau-eskakizuna baino nabarmen handiagoa.

Aurrezkiaren bilakaera eta inbertsio-zerbitzuak

Oro har, LABORAL Kutxako bezeroen baliabideak 27.568 milioi eurokoak dira, eta 1.422 milioi euro igo dira 2021eko urtearen lehen erdian; horrek esan nahi du % 5,4ko hazkundea izan dela. Inbertsio-zerbitzuei lotutako figurei indar handiagoa sumatu zaie, % 8,3ko gehikuntza metatu baitute orotara. Invercoren datuen arabera, inbertsio-funtsen saldoak % 13,2 hazi dira iazko ekitaldiaren itxierarekin alderatuta, hau da, aldi berean banku-sektorean izandako % 9,2ko gehikuntza baino gehiago. Bestalde, aurreikuspen- eta pentsio-planen saldoek ere bilakaera positiboa izan dute aldi honetan: orotara % 3 hazi dira.

Kreditu-inbertsioa

2021eko lehen seihilekoan berretsi egin da aurreko ekitaldian kredituinbertsioaren bilakaerari dagokionez hautemandako joera-aldaketa. Partikularren eta enpresen formalizazio berriek gainditu egin dute amortizazioen bolumena, eta, orotara, kredituen saldo biziak % 4ko hazkunde garbia izan du ekainaren 30era arte: 14.952 milioi eurora iritsi da. Entitateak gorakada handia izan du hipoteka-bermedun kredituen formalizazioetan, % 31,4koa aurreko ekitaldiko aldi berean formalizatutako saldoen aldean. Bestalde, kontsumorako kredituen emakida berrien bolumena ere % 9,6 hazi da seihilekoan.

Joan den ekainean, aholkularitza espezializatuko Laboralnext unitatea sortu zuen, enpresei Europako Next Generation EU (NGEU) funtsen laguntza-lerro nagusiak eskuratzen laguntzeko

Enpresei laguntzea

Merkataritzaren atalean, enpresentzako kredituen saldoek hazten jarraitu dute, urtetik urtera % 12ko igoerara iritsi arte. Negozio-zifretatik haratago, enpresa bezeroekin lankidetza estuan aritzeko bokazioari eusten dio Laboral Kutxak. Joan den ekainean, aholkularitza espezializatuko Laboralnext unitatea sortu zuen, enpresei Europako Next Generation EU (NGEU) funtsen laguntza-lerro nagusiak eskuratzen laguntzeko, enpresa-ehunaren eta, oro har, ekonomiaren etorkizunerako erabakigarriak diren aldetik. Enpresen Bankaren zerbitzu berriaren bidez, ETEek aholkuak jasotzen dituzte, beren proiektuak berreskuratze-funtsetarako ezarritako helburuetan nola txertatzen diren jakin dezaten, eta laguntza teknikoa ematen die, aurreikusitako deialdietako eskakizunen arabera prestatu eta aurkez ditzaten proiektuak.

Aseguruen negozioa

2021eko lehen seihilekoan, aseguruen atalak 25,3 milioi euroko emaitzak lortu ditu, 2020ko ekainean baino % 16 gehiago. Urteko lehen seihilekoko primak 96,1 milioi eurokoak dira, aurreko urtean baino % 2,4 handiagoak. Bilakaera positibo horrentzat mesedegarriak izan dira etxeaseguruen primei eman zaien bultzada —% 3,7 gehiagoko ekarpena egin dute— eta bizitza arrisku indibidualeko primak —% 23,9 ekarri dute—. Merkaturatze berrien atalean, Multiaseguru Kontuaren komertzializazioari ekin dio erakundeak lehen seihileko honetan. Horren bidez, aseguru guztiak bildu eta 12 kuotatan ordain ditzakete Laboral Kutxako bezeroek, aparteko gasturik gabe.

Eraldaketa digitala

Laboral Kutxak urratsak ematen jarraitzen du digitalizazio-prozesuan. Mugigarritasunean eta harremanetan bizi izan ditugun mugek nabarmen areagotu dituzte ohitura digitalak. Ildo horretatik, eskaera eta premia berrietara ahalik eta ondoen egokitzeko beharrezko baliabideak eta tresnak gaitu ditu entitateak, eta ingurune berrian esperientzia bikaina eskaintzeko ahaleginak egin ditu, bulegoekin eta gestoreekin harreman pertsonalak izateko urruneko tresna digitalak emanez eta kanal digitalen bidez funtzionaltasun eta zerbitzu baliagarri ugari berri eskainiz. Horretarako, bezeroei hurbileko arreta eta laguntza eman die, errazago egokitu daitezen finantza- eta aseguru-zerbitzu horiek erabiltzeko modu berriotara.

Banketxea