Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
LABORAL Kutxa eta Mundukiderekin Ekuadorrera
Iazkoa izan zen lehen esperientzia. Bederatzi gaztek Kolonbiarako bidaia solidarioa egin zuten. Bertako biztanleak hurbiletik ezagutzeaz gain, tokiko garapenerako herrialde horretan ingurumena eta partaidetza kudeatzeko erabiltzen dituzten prozesuen berri jasotzeko aukera ere izan zuten.
20 egun liluragarri horien ostean, esperientziak Ekuadorren izango du aurten jarraipena, LABORAL Kutxaren eta Mundukide Fundazioaren arteko lankidetzari esker.
23 eta 30 urte bitarteko 11 gaztek beren bizitzako abentura biziko dute.
1400 baino gehiagok eman dute izena baina 11 lagunek soilik biziko dute Ekuadorreko Amazoniako bihotzean egitekoa den 20 eguneko abentura. Ez dugu zalantzarik urruneko errealitate horren ezagutzak munduaz duten ikuspegia aldarazteko balio izango diela.
Bidaia eta jarduna Mundukide fundazioaren ikuskaritzapean eta elkarlanaz burutuko dira. Fundazioa MONDRAGON Korporazioko kidea da eta elkarlanean egindako lana sustatzen du Mozambiken, Brasilen, Kolonbianeta Etiopian, betiere ongizate-baldintzak hobetu eta gizarte-aurrerabidea jorratzeko asmoz.
LABORAL Kutxan pentsatzen dugu bidaia horiek gure bezero diren gazteak trebatzeko eta kontzientzia sozial handiagoa barneratzeko balio izango dutela, segurtasun osoa baitugu han ikasitakoak beraiengan ez ezik, beraien ingurune osoan ere izango duela inpaktua.
Bidaia hurbiletik jarraitu nahi baduzu, jarraitu #EkuadorLK2019 hashtaga sare sozialetan. Badakizu Twitterren, Facebooken eta Instagramen ere jarrai diezagukezula.